Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 16koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, zeinaren bidez onartzen baitira auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2020. urterako tarifak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 26
  • Hurrenkera-zk.: 620
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/16
  • Argitaratze-data: 2020/02/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2020ko urtarrilaren 16an egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, segidan transkribatzen da haren xedapen-zatia.

ERABAKIA

Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek eskariak aurkeztu dituzte Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2020. urterako tarifak berrikusteko.

Hiri barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen» modalitatean, hala ezarrita baitago Zerga-arloko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko Premiazko Neurriei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Euskadiko Prezioen Batzordeak du prezioen kontrolaren inguruko eskumena, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin bat etorriz (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedura ezartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduari jarraituz (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).

Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka bat lortzea, premiazkoa baita prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.

2020. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu:

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko honako udal hauek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko aurkeztutako 2020. urterako tarifak onartzea, balio erantsiaren gaineko zerga barnean dela:

  1. Legazpiko udala, Urola Garaiko eskualdekoa:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau larunbatetan, igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta abenduaren 24an eta 31n ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.

  2. Getxoko Udala:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta, 13:00etatik aurrera, larunbatetan ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.

    (3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.

  3. Leioako Udala:

    (Ikus .PDF)

    (1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta, 13:00etatik aurrera, larunbatetan ere. Era berean, lanegunetan 22:00etatik 07:00etara ere aplikatuko da.

    (3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.

    Bigarrena. Erabaki honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 16a.

    Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

    JORDI CAMPÁS VELASCO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik