Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 15ekoa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, argitara ematen duena larrialdien eta babes zibilaren arloan merezimendu-domina jaso dutenen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 23
  • Hurrenkera-zk.: 548
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/15
  • Argitaratze-data: 2020/02/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Honako hauetan xedatutakoa oinarritzat hartu da: Segurtasuneko sailburuaren 2020ko urtarrilaren 7ko Agindua eta Segurtasuneko sailburuordearen 2020ko urtarrilaren 7ko ebazpenak, zeinen bidez eman baitziren larrialdien eta babes zibilaren arloko bereizgarri gorriko dominak Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzko azaroaren 21eko 253/2017 Dekretuaren 12.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta bereizgarri berdeko dominak dekretu horren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Horrenbestez, eta larrialdien eta babes zibilaren arloko sariak baloratzeko batzordearen ebazpen-proposamena entzun ostean, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea Segurtasuneko sailburuak, 2020ko urtarrilaren 7ko Aginduaren bidez, larrialdien eta babes zibilaren arloan bereizgarri gorriko merezimendu-domina ematea ebatzi duela ondoren zehazten direnei:

Juan Carlos González Carralero, hil ondoren.

José Antonio Renobales Scheifler, hil ondoren.

Luis Ángel Díez Pascual, hil ondoren.

Javier Gallastegui Gorosabel, hil ondoren.

Lourdes Verdes Rola, hil ondoren.

Joseba Zabala Ibabe, hil ondoren.

Corsino Suárez Miranda, hil ondoren.

Brenda Julissa Santos Martínez.

Bigarrena. Argitara ematea Segurtasuneko sailburuordeak, 2020ko urtarrilaren 7ko Ebazpenaren bidez, larrialdien eta babes zibilaren arloan bereizgarri berdeko merezimendu-domina ematea ebatzi duela ondoren zehazten direnei:

José María Ibarra Román.

Yahyaqui Azuz Abdellah.

Borja Isturiz Santana.

Iñaki Gómez Bergua.

Joseba Altube Moyua.

Hirugarrena. Azaroaren 21eko 253/2017 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, dagozkion dominak banatuko dira jendaurreko ekitaldian, saria jasotzeko eginiko merezimenduak eta erakutsitako dohainak goraipatzeko.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 15a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.