Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 14koa, Trafikoko zuzendariarena. Horren bidez, hainbat herriren zerrenda argitara ematen da; izan ere, zerrendako herrietan Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu du herri barruko bideetan zirkulazioko arau-hausteak zehatzeko eskumena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 23
  • Hurrenkera-zk.: 547
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/14
  • Argitaratze-data: 2020/02/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 84.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, herri barruko bideetan egindako zirkulazioko arau-hausteak zehatzea udal bakoitzeko alkateari dagokio.

Hala ere, agindu horren laugarren paragrafoan aurreikusten denez, trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta funtzioak transferituta dituzten autonomia erkidegoek alkateen eskumen hori hartuko dute euren gain, baldin eta alkateek ezin badute eskumena erabili, egiaztatutako arrazoiengatik edota udal zerbitzuak urriak izateagatik.

Ebazpen honen helburua da argitaratzea Trafiko Zuzendaritzak zer udalerritan hartu duen eskumen hori.

Hortaz, hau

Euskal udalerri batzuen zerrenda argitaratzea, non Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu baitu udalerri horien barruko bideetan zirkulazioko arau-hauste guzti edo batzuengatik hasitako zehapen-espedienteak izapidetzeko eta ebazteko eskumena. Udalerrien zerrenda eranskinean dago.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 14a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik