Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 13koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Olaberriko HEren 1 Herrigune izeneko eremuko A.D.1.1. Elizondo 1, A.D.1.2. Elizondo 2, A.D.1.3. Elizondo 3 eta A.D.1.4. Elizondo 4 sailen xehetasun-azterlanaren ingurumen-txosten estrategikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 599
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/13
  • Argitaratze-data: 2020/02/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2019ko irailaren 12an, Olaberriko Udalak bete zuen Olaberriko HEren 1 Herrigune eremuko A.D.1.1. Elizondo 1, A.D.1.2. Elizondo 2, A.D.1.3. Elizondo 3 eta A.D.1.4. Elizondo 4 sailen xehetasun-azterlanari buruzko ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura hasteko eskabidea. Eskabidearekin batera, zenbait dokumentu aurkeztu ziren, hala nola Planaren zirriborroa eta ingurumen-dokumentu estrategikoa, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 29. artikuluan eskatutako edukia zutela. Gainera, ingurumen-dokumentu estrategikoan identifikatu dira dokumentu hori egin duten pertsonak, sinatuta dago eta amaiera-data dauka.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikulua aplikatuta, 2019ko urriaren 25ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak kontsulta-izapidea egin zien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei; jasotako erantzunen emaitzak eta edukia espedientean sartu dira. Era berean, Olaberriko Udalari jakinarazi zitzaion izapidea hasita zegoela.

Jasotako txostenak aztertuta, egiaztatu da ingurumen-organoak baduela ingurumen-ingurumen-txosten estrategikoa egiteko behar beste judizio-elementu, abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 30. artikuluari jarraikiz.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, haren helburua da ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketen planen, programen eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea; horrela, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko da, garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, besteak beste, plangintza-prozesuaren lehen faseetan egingo dela ingurumenaren gaineko eraginen analisia, betiere aukerarik egokienak hautatzeko asmoz, eta aintzat hartuta hor gauzatuko diren jardueren metatze- eta sinergia-ondorioak.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan aurreikusten da zer planek edo programak pasa behar duen ingurumen-organoak egindako ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatutik, honako hauek zehazteko: planak edo programak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, ingurumen-txosten estrategikoan ezarritakoaren arabera, edo planen nahiz programen gaineko ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin beharra dagoela, ingurumenerako eragin nabarmenak ekar litzaketelako. Kasu horietako bat da Olaberriko HEren 1 Herrigune eremuko A.D.1.1. Elizondo 1, A.D.1.2. Elizondo 2, A.D.1.3. Elizondo 3 eta A.D.1.4. Elizondo 4 sailen xehetasun-azterlana.

Aztertuta geratu dira xehetasun-azterlanaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko txostenak eta dokumentazio teknikoa, eta kontuan hartu da ingurumen-dokumentu estrategikoa zuzena dela eta indarreko araudian ezarritako alderdiekin bat datorrela. Horrenbestez, txosten horiek aintzat hartuta, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak judizio-elementu nahikoa dauka ingurumen-arloko organo eskuduna den aldetik, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen eta Ingurumen eta Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren arabera, eta, beraz, ingurumen-txosten estrategiko hau ematen du, zeinak planaren proposamenean ingurumen-arloko alderdiak sartzearen alde egiten eta plana aplikatzearen ondorio adierazgarrien aipamena jasotzen baitu, baita sartu behar diren azken oharrak ere, soilik ingurumen-arlokoak.

Hauek guztiak aztertu dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Olaberriko HEren 1 Herrigune eremuko A.D.1.1. Elizondo 1, A.D.1.2. Elizondo 2, A.D.1.3. Elizondo 3 eta A.D.1.4. Elizondo 4 lursailen xehetasun-azterlanaren ingurumen-txosten estrategikoa formulatzea, jarraian zehazten den moduan:

  1. Planaren deskribapena: helburuak eta jarduketak. Eremuaren deskribapena.

    Helburuak eta jarduketak.

    Xehetasun-azterlanaren helburua da, batetik, Olabarriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean HEren 1 Herrigune eremurako ezarritako sestrak eta lerrokadurak adieraztea, zuzentzea edo osatzea (eremu hori hiri-lurzoru finkatuko 4 lursail mugakidek osatzen dute) eta, bestetik, lursail bakoitzaren hirigintza-araudi berezian zehaztutako urbanizatze-lanen, eraikuntzen eta eraikinen alderdi eta ezaugarri batzuk arautzea.

    Xehetasun-azterlanak ez du aldatzen lurzoruaren erabilera, ez du handitzen hirigintza-eraikigarritasuna, eta ez ditu ezabatzen edo gutxiarazten Olaberriko HAPOn zehaztutako bideak edo zuzkidura publikoak.

    Planteatu den garapenak bete egiten du «a.20 Eraikuntza isolatuko edo dentsitate txikiko bizitegi-guneak» kalifikazioa.

    Aurreikusita dago lau eraikuntza-bloke eraikitzea, lursail bakoitzeko bat, eta bi tipologiari erantzungo diete, lursail bakoitzaren eraikigarritasunera eta orografiara egokituz.

    D.1.1. Elizondo 1, A.D.1.2. Elizondo 2 eta A.D.1.3. Elizondo 3 lursailetan, lursail bakoitzaren eraikigarritasuna guztira 1.360 m2-koa duelarik (sestra gainean 1.050 m2(t) eta sestra azpian 310 m2), eta desnibel handia duelarik, solairu bakoitzean bi etxebizitza dituen lau solairuko bloke estuen aldeko apustua egiten da, lursail-okupazio txikiagoa eraginez.

    D.1.4. Elizondo 4 lursailean, sestra gaineko azalera 1.150 m2(t)-koa eta sestra azpiko azalera 455 m2-koa dituelarik, eta azalera ia laua duelarik, oinplano karratuko eraikuntza-bloke bat planteatzen da.

    Proposatutako antolamenduaren arabera, etxebizitza-blokeek 1.926m2-ko azalera dute, eta komunitate-ekipamenduak, ordea, 84 m2-koa. Gainerako azalera, 4.071,37 m2, sestra gainean eraiki ezin den lorategiaren erabilera pribatura bideratzen da. Inguru horretan, baimena ematen da estali gabeko kirol-instalazioak ezartzeko.

    Lurzoruaren orografia dela eta, etxebizitzak eraikinaren lerrokadura baino 7 metro gorago dagoen plataforma batetik eraikitzen dira, lur-erauzketarik ez egiteko, eta beheko solairua garajeak egiteko profitatu.

    Eremua.

    Aztertu nahi den eremua hiri-lurzoru finkatu bat da, Olaberriko herrigunean dagoena, HEren 1 Herrigune eremuan. Bi sektoretan banatuta dago, eta sektore bakoitza bi lursailek osatzen dute, eta, haien artean, Zebazelai eta Elizondo kaleen arteko desnibela berdintzen duten eskailerak dituen udal-lursail bat dago. Beraz, topografia irregularra eta irregularra du, leku batzuk malda handikoak direlako eta beste batzuk, ordea, lauagoak.

    Eremua, zati batean, bat dator lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioan sartzen den kokaleku batekin, hondakindegi motako batekin (kodea: 20058-00043). Kutsatutako inguruneak 1.459,5 m2-ko azalera du; horietatik, 554,4 m2 azterketa-eremuan daude.

    Planaren eremua ez dator bat inongo gune babesturekin (hurbilena Agauntza ibaia KBE, ES212005 Oria Garaia eremuaren ekialdetik 1.500 metrora dago), ez eta natura-intereseko beste elementu aipagarri batzuekin ere. Ez dago ibai-ibilgurik, ez eta ur-punturik ere.

    Bestalde, azterketa-eremua ferra-saguzar handiaren interes bereziko gune batean badago ere (Rhinolophus ferrumequinum), ez dago intereseko espeziearen berezko habitatik. Beraz, oso litekeena da ez egotea halako espezierik bertan.

    Bestalde, eremuaren ondoko ingurunean San Joan Bataiatzailearen eliza dago, zeina baita Ustezko Zona Arkeologikoa (1997ko uztailaren 30eko EHAA, 208. zk.) eta Donejakue Bideko Monumentu Multzoa (2012ko urtarrilaren 27ko EHAA, 19. zk.).

    Gaur egungo egoera akustikoak erakusten du bete egiten direla egunaren hiru tarteetarako aplikatzen diren kalitate akustikoaren arloko helburuak.

    Bestalde, ez da ikusi Planak areagotu dezakeen ingurumen-arrisku nabarmenik.

  2. Planaren ezaugarriak aztertuta eta, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluarekin bat, kontuan hartuta egindako kontsulten emaitza, eta V. eranskinean ezarritako irizpideekin bat, xedatu egin da planak ez duela eragin esanguratsurik ingurumenean, ingurumen-txosten estrategikoari jarraikiz.

  3. Nolanahi ere, neurri babesle eta zuzentzaileak indarrean dagoen araudiaren arabera ezarriko dira, ebazpen honetan zehaztutakoaren arabera eta, aurrekoaren aurka ez doan guztian, ingurumen-dokumentu estrategikoan eta eremua antolatzen duten planetan jasotakoaren arabera.

    Lehenago aipatu den bezala, eremuak, zati batean, bat egiten du lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak jasan dituzten lurzoruen inbentarioan jasotako kokaleku batekin. Hori dela eta, lurzoruaren kalitatearen adierazpena egin beharko da, baldin eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko 4/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako kasuren bat gertatzen bada. Era berean, eta eremuan esku hartu aurretik, erakunde ziurtatu batek lurzoruaren kalitatea aztertu beharko du.

    Bestalde, tokiko biodibertsitatea sustatuko duten lorezaintza eta paisajismoa sustatzeko helburuarekin jasangarritasun-irizpideei lehentasuna emanez espezie inbaditzaileak sartzeko arriskua murrizteko, Udalsarea21 koadernoa, 20b zk. erabiltzea gomendatzen da. Lorategi eta berdegune jasangarriak diseinatzeko eskuliburua.

    Aplikatu beharreko neurrien artean, proiektua gauzatzearen ondoriozkoak nabarmentzen dira, zeinek loturik egon beharko baitute obretako jardunbide egokien eskuliburuarekin, lurren eta soberakinen kudeaketarekin, hondakinen sorkuntza eta kudeaketarekin, induskatutako lurzoruen kontrolarekin eta airearen kalitatea eta kalitate akustikoa babestearekin.

    Eraikingintza eta eraikuntza jasangarriago baterako behar diren ezaugarriei dagokienez, «EAEko etxebizitzen eraikuntza jasangarriaren gida» dokumentuan jasotako neurriak eta ingurumen-jardunbide egokiak erabiliko dira eraikinen energia-aurrezpena eta efizientzia bultzatzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko. Neurri horiek, gutxienez, alderdi hauetan eragin beharko dute:

    Materialak. Lehengai berriztaezinen kopurua murriztea.

    Energia. Berriztagarriak ez diren iturrien bidez sortutako energia kopurua edota kontsumoa murriztea.

    Edateko ura. Edateko uraren kontsumoa gutxitzea.

    Ur grisak. Ur gris gutxiago sortzea.

    Atmosfera. Gas, hauts, bero eta argi gutxiago igortzea.

    Barne-kalitatea. Barruko airearen kalitatea, erosotasuna eta osasuna hobetzea.

    Bigarrena. Olaberriko HEren 1 Herrigune eremuko A.D.1.1. Elizondo 1, A.D.1.2. Elizondo 2, A.D.1.3. Elizondo 3 eta A.D.1.4. Elizondo 4 sailen xehetasun-azterlanak ingurumenean ondorio kaltegarri esanguratsurik izango ez duela zehaztea, ingurumen-dokumentu estrategikoan eta ebazpen honetan ezarritakoari jarraikiz, eta horrenbestez, ez zaiola ingurumen-ebaluazio arruntik egingo.

    Hirugarrena. Ebazpen honen edukia Olaberriko Udalari jakinaraztea.

    Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Bosgarrena. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, ingurumen-ebaluazio estrategiko honek indarraldia galduko du eta berezko dituen efektuak sortzeari utziko dio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta lau urteko gehieneko epean onartzen ez bada Olaberriko HEren 1 Herrigune eremuko A.D.1.1. Elizondo 1, A.D.1.2. Elizondo 2, A.D.1.3. Elizondo 3 eta A.D.1.4. Elizondo 4 sailen xehetasun-azterlana. Kasu horretan, berriro hasi beharko da Planaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura.

    Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 13a.

    Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

    IVAN PEDREIRA LANCHAS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik