Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 10ekoa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen 2015eko irailaren 16ko Aginduan araututako laguntzen 2019ko ekitaldiko onuradunen zerrenda. Agindu hori, lehenengo, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduak aldatu zuen, eta gero, 2019ko uztailaren 18ko Aginduak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 30
  • Hurrenkera-zk.: 772
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/10
  • Argitaratze-data: 2020/02/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduak 16. artikuluaren 3. puntua ezartzen du ezen eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaiola laguntzak emateko ebazpena, eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela esleipendunen zerrenda.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2019ko abenduaren 18ko Ebazpena jakinarazi ostean (dirulaguntza ematekoa), honako hau

Argitaratzea 2015eko irailaren 16ko Aginduan araututako 2019ko laguntzen onuradunen zerrenda, eranskinean ageri diren bezala. Agindu horren bidez, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen da. Agindu hori, lehenengo, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduak aldatu zuen, eta gero, 2019ko uztailaren 18ko Aginduak. Zerrenda hori Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak bere eskumenak erabilita eman duen ebazpena dela-eta argitaratzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 10a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.