Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, instalazioa baimentzen dela, proiektua onartzen da, eta onura publikokoa dela deklaratzen baita honako linea berri honetarako proiektua: Barrikako (Bizkaia) udal-mugartean, 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Sopelana-Plentzia, cto. 3» eta «Gorliz-Larrabasterra, cto. 2» lineak lotzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 403
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/10
  • Argitaratze-data: 2020/01/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erreferentzia.: IFT/YMM.

Espediente: 48-AT-Y-2019-76.

  1. 2019ko abuztuaren 5ean, Iberdrola Distribución Electrica SAU enpresak (egoitza: San Adrian Etorbidea, 48 Bilbao) honako hau eskatu zuen: Barrikako (Bizkaia) udal-mugartean, 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Sopelana-Plentzia, cto. 3» eta «Gorliz-Larrabasterra, cto. 2» lineak lotzen dituena egiteko administrazio-baimena eta, zehatzago, onura publikoaren deklarazioa. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoa aurkeztu zituen; proiektua Anizeto Onandia Usategi, industrial ingeniaritza teknikoak sinatu zuen, 2019ko uztailaren 3ko konpetentzia-deklarazioaren arabera.

  2. Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, Iberdrola Distribución Electrica SAU enpresaren eskabide hori jendaurrean jartzeko: 2019ko urriaren 16ko BAO eta EHAA, eta 2019ko urriaren 18ko Deia egunkaria.

  3. 2019ko urriaren 16an, ofizio bat igorri zitzaion Barrikako udalari, aipaturiko iragarkia udaletxeetako iragarki-oholetan jar zezaten. Halaber, data berean, eskatu zitzaien txostena egiteko eta bertan adierazteko instalazioaren onura publikoaren deklarazioa egokia zen ala ez, eta, hala bazegokion, egoki iritzitako baldintza teknikoak aurkezteko.

  4. Arauzko epeak igarota, Udalak ez du baldintza teknikorik aurkeztu.

    OINARRI JURIDIKOAK

    Bat. Espedienteak arauzko izapide hauek bete ditu: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.

    Bi. Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta, deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta urgentziaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

    Hiru. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2019ko azaroaren 28ko txostena aztertu da.

    Bizkaiko lurralde-ordezkaria da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, halaxe baitago ezarrita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Aginduaren 2. artikuluan (2006-12-26ko EHAA), 74/2017 Dekretuaren 24. artikuluari dagokionez (74/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).

    Horrenbestez, honako hau

Baimena eta oniritzia ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri honako proiektu honetarako: 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Sopelana-Plentzia, cto. 3» eta «Gorliz-Larrabasterra, cto. 2» lineak lotzen dituena. Hona proiektuaren ezaugarri nagusiak:

Energia elektrikoaren eskariaz arduratzeko 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea berria edukitzea eta gaur egun dauden instalazioak Barrikako udal-mugartean eguneratzea.

Deklaratzea baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela, eta deklarazioak, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza berekin: ondasunak eta eraginpeko eskubideak okupatu beharra, eta okupazioa, gainera, urgentziaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan urgentziaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat, e Alfredo Mas Torres ta baldintza orokor hauekin ematen da ebazpen hau:

  1. Anizeto Onandia Usategi, industrial ingeniaritza teknikoak sinatutako proiektuaren arabera egin beharko dira obrak, 2019ko uztailaren 3ko deklarazioaren arabera.

  2. Martxan jartzeko epea ez da bi urte baino luzeagoa izango, ebazpen hau titularrak jaso duen egunetik aurrera.

  3. Obrak amaitzean, instalazioen jabeak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abiarazte-akta egite aldera.

  4. Baimen hau eman dugu udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenei eta obrak egiteko behar diren gainerakoei ezer kendu gabe eta horietatik aparte, eta eskatzaileak beharrezkoak izango ditu horiek ere. Halaber, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe ematen da baimena, eta jabetza-eskubidea salbu utzita.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Saileko zerbitzu zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

    Bilbao, 2020ko urtarrilaren 10a.

    Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

    ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik