Arautegia

Inprimatu

5/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko kudeaketa-gomendioaren hitzarmenaren eranskina, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko zuzenbide publikoko diru-sarrerak betearazpen-bidean biltzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 485
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 2020/01/09
  • Argitaratze-data: 2020/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Instituzional; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hitzarmena sinatu da, eta, eman behar zaion publikotasuna emateko, honako hau

Vitoria-Gasteizen, 2019ko abenduaren 13an.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Pedro María Azpiazu Uriarte jauna, Ogasun eta Ekonomiako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa.

Bestetik, Nekane Balluerka Lasa andrea, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, erakunde horren izenean eta haren ordezkari gisa,

HONAKO HAU ADIERAZI DUTE:

2018ko apirilaren 10ean, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak idazpuruan adierazitako hitzarmena formalizatu zuten, eta bederatzigarren oinarrian ezartzen da hitzarmenaren indarraldia 2019ko abenduaren 31n amaituko dela.

Hitzarmenaren indarraldian egiaztatutako esperientzia ona dela eta, parte-hartzaileek eranskin hau sinatu dute hitzarmena luzatzeko, eta

ADOSTU DUTE:

  1. Urriaren 1eko 40/2015 Legearen 48.9 artikuluan ezarritakoaren arabera, bederatzigarren oinarriaren idazketa aldatzea eta honela idatzita uztea: «Hitzarmena automatikoki luzatuko da, urtez urte, aldeetako batek epemuga baino hiru hilabete lehenago salatu ezean».

  2. Hasiera batean hitzartutako baldintza berberetan eta araubide juridiko beraren pean adostu da luzapena, salbu eta datuen babesari buruzkoa, zeinaren aplikazio-arauak honako hauek izango baitira: Europako Parlamentuak eta Kontseiluak apirilaren 27an emandako 2016/679 EB Erregelamendua (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko erregelamendua), eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa.

    Eta aurreko guztiarekin ados daudela adierazteko, hitzarmenaren eranskin hau sinatzen dute, bi aletan, goian adierazitako tokian eta egunean.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa,

    PEDRO MARIA AZPIAZU URIARTE.

    Euskal Herriko Unibertsitatea,

    NEKANE BALLUERKA LASA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik