Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita toki-erakundeek, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan, gazteak kontrata ditzaten 2019rako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Laguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2019ko ekainaren 18an egindako bileran.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 454
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/07
  • Argitaratze-data: 2020/01/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea dirulaguntza hauen onuradun izan diren pertsonen zerrenda: toki-erakundeek, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan, gazteak kontrata ditzaten 2019rako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzak. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2019ko ekainaren 18an egindako bileran (erabaki hori 2019ko ekainaren 28ko EHAAn argitaratu zen, 122. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.

Bigarrena. Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa izan dela, Gazte Enplegurako 2104-2020 Programa Operatiboaren eta EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 7a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSÉ BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.