Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 2koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko 2020ko urtarrilean iraungi diren lankidetza-hitzarmenen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 484
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/02
  • Argitaratze-data: 2020/01/31

Testu legala

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren babesean (modu iragankorrean indarrean Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen laugarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera), Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmenak sinatu zituen Ebazpen honen eranskinean azaltzen diren udalekin, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko.

Hitzarmen horien bidez, herritarrek eraginkortasun osoz aurkeztu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei zuzendutako eskabideak, idazkiak eta jakinarazpenak, udal sinatzaileen erregistroetan.

Hitzarmenen seigarren klausulak, hitzarmenen indarraldia ezartzean, lau urtez egongo dela indarrean ezartzen du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita; eta hitzarmenak beste lau urtetarako luzatuko dira, Administrazio sinatzaileetako batek, espresuki, kontrakorik ez badio.

Hitzarmenetan aurreikusitako epea amaitzean, iraungi egingo dira Eusko Jaurlaritzaren eta eranskinean aipatzen diren udalen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenak.

Era berean, aipatutako klausulak adierazten du hitzarmen horien iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, dagokion Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki taulan argitaratuko dela.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta, batetik, hitzarmenen seigarren klausula; eta, bestetik, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10. artikulua, honako hau

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik