Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 2koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko 2019ko ekitaldiko laguntzen (CTP programa) zerrenda argitara emateko dena, 2019. urteko deialdia egin eta arautzen duen Aginduaren esparruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 11
  • Hurrenkera-zk.: 207
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/02
  • Argitaratze-data: 2020/01/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko uztailaren 3ko Aginduak, turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak arautu eta iragartzen ditu 2019ko ekitaldirako (2019ko uztailaren 12ko EHAA).

Laguntzen espedienteak ebazten dituen 2019ko abenduaren 19ko ebazpena erakunde interesdunei banan-banan jakinarazi ondoren, eta dirulaguntzak emateko aginduaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera,

Artikulu bakarra Argitara ematea, ebazpen honen eranskinean agertu bezala, emandako laguntzen zerrenda, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko uztailaren 3ko Aginduaren babesean (agindu horren bidez, turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak arautu eta iragarri ziren 2019ko ekitaldirako).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 2a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.