Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 30ekoa, Etxebizitzako sailburuordearena. Honen bidez ebazten dira 2019ko ekitaldirako deitutako laguntzak, udalek, tokiko erakunde autonomoek, toki-erakunde txikiek eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuek hiri ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egin edo irisgarritasun-planak eguneratu ditzaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 59
  • Hurrenkera-zk.: 1686
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/30
  • Argitaratze-data: 2020/03/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aipatutako laguntzen deialdiari buruzko txostena aztertu da.

GERTAKARIAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren 2019ko uztailaren 24ko Aginduak udalentzako, tokiko erakunde autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako dirulaguntzak arautzen ditu, eta horietarako 2019ko ekitaldirako deialdia egiten da, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun planak egin eta eguneratzeko xedez.

Aipatutako agindu horretan aurreikusitako balorazio-epaimahaiak epearen barruan aurkeztu diren eskariak eta dokumentazioa ebaluatu ditu, eta ebazpen-proposamena aurkeztu du.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren 2019ko uztailaren 24ko Aginduaren 7. artikuluak adierazten du dirulaguntzen kudeaketa-lana egiteko deialdia ebazteko organoa Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza dela.

2019ko uztailaren 24ko Aginduaren 13. artikuluak adierazten du dirulaguntzen deialdiaren ebazpena Etxebizitzako sailburuordeari dagokiola balorazio-epaimahaiaren proposamenez. Balorazio-epaimahai honen osaera aipatutako aginduraren 8. artikuluan dago zehaztuta.

Aipatutako aginduaren 12. artikuluak aurreikusten dituen dirulaguntzak esleitzeko prozedurarekin eta irizpidearekin bat eginez, 12.2.2 artikuluak jasotzen dituen ehunekoen banaketako emaitzak aldatu dira; izan ere, artikulu berak jasotzen duen moduan, talde batean sobera zeuden diru-kopuruak beste talde batera gehitu behar izan dira.

Aldaketa hauen emaitzak taula honetan daude:

(Ikus .PDF)

Aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriak aztertu ondoren, hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean adierazitako erakundeek hiri-ingurunearen eta eraikinen irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin edo eguneratzeko laguntzen deialdiaren prozeduran atzera egin dutela jasotzea, atzera egiteak onartzea, eta prozedura hori bukatutzat ematea.

Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskinean adierazitako erakundeei dirulaguntzak ematea zehazten diren kopuru eta urterokoetan.

Dirulaguntza gauzatzeko eskatutako dokumentuak aurkezteko epe-muga 2020ko abenduaren 1a izango da irisgarritasun-planetarako, eta 2021eko azaroaren 30a obretarako.

Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean adierazitako erakundeei dirulaguntza ukatzea bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Laugarrena. Ebazpen honen berri ematea interesdunei, eta jakinaraztea ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek honen berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 30a.

Etxebizitzako sailburuordea,

PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)