Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 20koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez zuzentzen baita 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenean aurkitutako akatsa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 494
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/20
  • Argitaratze-data: 2020/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko ekainaren 12ko Aginduaren bidez, etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko dirulaguntzen programaren (Renove programaren) 2019ko deialdia egin eta arautzen zen, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko. Aipatutako agindua 2019ko ekainaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 116. zenbakian.

Etxebizitzako sailburuordearen 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez, etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko dirulaguntzen programaren 2019ko deialdia ebazten da Renove programa, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko dena.

2019ko abenduaren 10eko Ebazpenean akats bat aurkitu da. Ebazpenean ez da jaso Balorazio Epaimahaiak egin duen proposamena, Bilboko Resurreccion Maria de Azkue 5eko jabekide-erkidegoak egindako eskaerari buruzkoa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak xedatzen du ezen administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzaketela, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Horrelako akatsak aurkitu dira Etxebizitzako sailburuordearen 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenean, zeinaren bidez ebazten baita etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko dirulaguntzen programaren 2019ko deialdia Renove programa , Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko dena. Ondorioz akats horiek zuzendu egin behar dira.

Organo honi dagokio ebazpen hau emateko eskumena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuari jarraikiz.

Honako hauek hartu dira kontuan: Agindua, 2019ko ekainaren 12koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko dirulaguntzen programaren (Renove programaren) 2019ko deialdia egin eta arautzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko dena; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikagarri den legedia. Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Etxebizitzako sailburuordearen 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren II. eranskinean («Ezeztatutako dirulaguntzen eskabideen zerrenda» deritzona) aurkitutako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko dirulaguntzen programaren 2019ko deialdia Renove programa ebazten zen, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko dena. Eta hartara, aipatutako II. eranskinean («Ezeztatutako dirulaguntzen eskabideen zerrenda» deritzona) honako hau sartzen da:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Ebazpen honen edukia interesdun guztiei jakinaraztea.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta ondorengo artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 20a.

Etxebizitzako sailburuordea,

PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.