Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 19koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez 2019. urterako ezohiko dirulaguntzak ematen eta ukatzen baitzaizkie zenbait enpresa eta entitate pribaturi. Dirulaguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 399
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/19
  • Argitaratze-data: 2020/01/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ekonomia; Gizarte Gaiak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko urriaren 1eko Ebazpenaren bidez, 2019. urtean enpresei eta entitate pribatuei ezohiko dirulaguntzak emateko deialdia egin zen (2019ko urriaren 8ko EHAA, 191. zk.). Dirulaguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko ziren, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin zitzaten.

Ebazpen horren 12.1 artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten batez ebatziko dira, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.

Artikulu horren 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera, laguntzak emateko ebazpen honetan zehazten dira dirulaguntza eman eta ukatu zaien enpresak eta entitateak eta esleitu zaizkien diru-zenbatekoak eta, onuradunen batek uko eginez gero, ordezko izango diren entitateak.

Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, honako hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean dauden enpresa eta entitate pribatuei dirulaguntzak ematea, bakoitzari izendatu zaion diru-zenbatekoaz. Guztira, ehun eta hogeita hamasei mila ehun eta hogeita hemeretzi euro eta laurogeita hemezortzi zentimo eman dira (136.139,98).

Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren enpresa eta entitate pribatuei dirulaguntzak ukatzea, ukapenaren arrazoia esanez.

Hirugarrena. Entitate eta enpresei gogorarazten zaie ezen, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko urriaren 1eko Ebazpenaren 6.2 artikulua aplikatuz, laguntzak jasotzen dituzten entitateek eta enpresek Lankidetza Erakunde aitorpena eskatu beharko dutela, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

Laugarrena. Halaber, entitate eta enpresei gogorarazten zaie Ebazpen honetan araututako dirulaguntzak Europako Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuko 107 eta 108 artikuluak minimis laguntzei aplikatzeko 1407/2013 Europako Batzordearen Erregelamenduan adierazitakoaren arabera arautuko direla (2013-12-24ko EBAO, L 352. zk.).

Bosgarrena. Laguntzak jasotzen dituzten entitateek eta enpresek 15 egun izango dituzte, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, dirulaguntzei uko egiteko, hala ezarrita baitago Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko urriaren 1eko Ebazpenaren 13.a) artikuluan.

Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Zazpigarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluaren 1. eta 4. paragrafoetan (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 19a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)