Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 19koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2018ko ekitaldian eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien elkarteei eta horien batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren esparruan emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 171
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/19
  • Argitaratze-data: 2020/01/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei eta horien batasun edo federazioei buruzko urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretuaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpena elkarrekin merkaturatzen duten nekazarien elkarteak eta horien batasunak aitortzeko oinarrizko arauak eta betekizunak ezartzea.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko urriaren 2ko Aginduaren bidez, nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako eta horien batasun edo federazioentzako 2018ko ekitaldirako laguntzen deialdia egin zen. Laguntza horiek 2015-2020ko Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota daude.

Otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoarekin bat (dekretu horretan, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen da), eta 2018ko urriaren 2ko Agindu horren zazpigarren ebazpenean xedatutakoari jarraikiz, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak aurkeztu ziren eskaerak ebatzi zituen, eskaera eta dokumentu horiek aztertu eta gero, eta balorazio-batzordeak egin duen proposamena ikusirik.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren bigarren paragrafoaren 2. apartatuan xedatutakoa betez, eta ebazpenak banan-banan jakinarazi behar badira ere, haren babesean emandako laguntzak eta onuradunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

Azaldutako guztiagatik, honako hau