Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 18koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten eta jakinarazten baita 2019-2020 ikasturtean Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko aurreikusitako laguntzak ematea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 398
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/18
  • Argitaratze-data: 2020/01/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren bidez, 2019-2020 ikasturtean Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Masterra egiteko laguntzak emateko deialdia egin zen (2019ko irailaren 2ko EHAA, 165. zk.). Ebazpen horren 12. artikuluak dioenez, «Eskabideak Hautaketa Batzordeak aztertuko ditu; ondoren, proposamena bidaliko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Emakundeko zuzendariak ebazpen espresua emango du, zeinaren bidez prozesua amaituko baita eta dirulaguntza nori eman eta nori ukatu zaion adieraziko. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie eskatzaileei. Emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, herritar orok horren berri izan dezan.».

Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, honako hau

Lehenengoa. Eranskinean aipatzen diren pertsonei laguntzak ematea Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egin dezaten. Bakoitzak zenbat jasoko duen ere adierazten da bertan.

Bigarrena. Dirulaguntza zatika ordainduko da; haren % 75 laguntza emateari buruzko ebazpena ematen denean ordainduko da; gainerako % 25a, berriz, onuradunak ikasturteko lehen seihilekoan zer-nolako asistentzia eta aprobetxamendua izan duen azaltzeko Deustuko Unibertsitateak bidalitako jarraipen-txostena jasotakoan ordainduko da. Hori guztia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren 14. artikuluari jarraituz.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dezakete, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 18a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)