Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 18koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan oinarri-portua duen tresna txikiko arrantzaren erroldako artisau-flotaren atseden biologikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 121
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/18
  • Argitaratze-data: 2020/01/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Arrantza Politika Erkidearen funtsezko helburuetako bat da itsasoko baliabide biologikoen ustiapen jasangarria bermatuko duen eta ekonomikoki errentagarria izango den flota profesional bat sustatzea, aprobetxamendu ezin hobea ahalbidetuz, eta ustiatutako populazioen oreka biologikoa eta ingurune fisikoaren osotasuna arriskuan jarri gabe. Zentzu horretan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1380/2013 zenbakiko Erregelamenduak (EB) Arrantza Politika Erkideari buruzko arau-esparru berri bat ezarri du, baita haren aplikazio-eremua, helburuak eta gobernantza egokirako printzipioak ere.

Ebazpen honen bitartez, atseden biologikoko aldi bat ezartzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan oinarri-portua duen tresna txikiko arrantzaren erroldako artisau-flotari, ontzi horien arrantza-jardunak itsas ingurunean duen eragina murrizten laguntzeko. Ekintza hori aurrez ikusita dago Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren 2014-2020 Programa Operatiboan, zeina Europar Batasunaren lehentasunetako bat baita arrantza jasangarria sustatzeko.

Geldialdi biologiko horri esker, arrantza-ahalegina murriztuko da euskal kostaldeko kaletan, eta artisau-flota honen xede diren espezieetako batzuen kimuak ugaltzea erraztuko da. Tresna txikiko arrantzako ontziek garatutako hainbat arrantza-ofizio edo -modalitatetarako errendimenduan, joera negatiboa ikusi da, eta horrek justifikatu egiten du neurri hau ezartzeko beharra, zuhurtasun-printzipioaren arabera.

Itsas Arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat, arrantza-agintaritzak baliabideak babesteko eta kontserbatzeko neurriak har ditzake, oinarri jasangarri baten gainean.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 74/2017 Dekretuak 18.1.c) artikuluan xedatzen duenez, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren eskumena da itsas arrantza, itsaski, akuikultura eta arrantza kontinentaleko baliabideen ustiapenak antolatu, kudeatu eta sustatzea.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

Lehenengoa. Atseden biologikoa ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoan oinarri-portua duen tresna txikiko arrantzaren erroldako artisau-flotari, 2020ko urtarrilaren 15etik 2020ko otsailaren 15era arte, biak barnean direla.

Bigarrena. Ukitutako flotak ofizio edo modalitate hauek hartzen ditu: otarreak, mailabakarra, tresmaila, tretza, esku-aparailuak eta kazako aparailuak.

Hirugarrena. Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 18a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik