Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Institutuaren (HABE) arteko kudeaketarako gomendio-hitzarmenaren gehigarria, Lanbidek programatutako edo baimendutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei eta landunei zuzendutako euskarazko hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak egiteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 106
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/17
  • Argitaratze-data: 2020/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu zerbitzuak sinatu du aipatutako gehigarria; beraz, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 12a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Beatriz Artolazabal Albeniz andrea, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko presidente gisa jardunez,

Eta, bestetik, Bingen Zupiria Gorostidi jauna, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Institutuko (HABE) presidente gisa jardunez,

AZALTZEN DUTE:

Lehenengoa. 2019ko uztailaren 5ean, bi alderdiek kudeaketarako gomendio-hitzarmen bat sinatu zuten, Lanbidek programatutako edo baimendutako prestakuntza-ekintza kualifikatzaileetan parte hartzen duten edo parte hartu duten langabeei eta landunei zuzendutako hizkuntza-prestakuntzako ekintzak euskaraz egiteko Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE).

Bigarrena. Hitzarmen horren hirugarren klausulan ezartzen da Lanbidek eman beharreko diru-zuzkidura, adostutako prestakuntza-programazioa finantzatzeko. Zuzkidura hori 200.000 eurokoa da, eta horietatik 100.000 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 100.000 euro 2020ko konpromiso-kredituari.

Hirugarrena. Bere garaian aurreikusitakoa baino handiagoa izan da hizkuntza-gaikuntzako prestakuntza-ekintzak egin ahal izateko eskaerak egin zituzten eta eskatutako baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaileen kopurua. Hortaz, prestakuntza-programazioa finantzatzeko behar den kreditua, dagokion euskaltegian matrikula egiten duten parte-hartzaileen kopuruaren datu zehatza jakin ezean, gorago aipatutako kudeaketarako gomendio-hitzarmenean esleitutako diru-kopurua baino handiagoa da.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren nahia da hizkuntza-trebakuntzari ematen dion laguntza areagotzea eta horretan jarraitzea, euskara ikasteko programak txertatuz, helburu honekin: komunikaziorako, ahozko eta idatzizko gaitasunean aurrera egitea, kasuan kasuko lanbide-eremu zehatzean, lanbide-zereginak hobeto garatzeko edo lanbide-igurikimenak hobetzeko.

Horregatik, aurkeztutako eskaerak kontuan hartu behar dira.

Hori dela eta, bi alderdiek

HITZARTZEN DUTE:

000 euro handitzea alderdiek 2019ko uztailaren 5ean sinatu zuten kudeaketarako gomendio-hitzarmenaren hirugarren klausulan aurreikusitako baliabide ekonomikoak. Horietatik 200.000 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 200.000 euro 2020ko konpromiso-kredituari. Horrela, 600.000 eurokoa da guztizko diru-zuzkidura, 300-000 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta beste 300.000 euro, 2020ko konpromiso-kredituari.

Eta ados daudela adierazteko, eta behar diren ondorioak izan ditzan, eranskin hau sinatu da, goian adierazitako tokian eta egunean.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik