Arautegia

Inprimatu

120/2019 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Nazio Batuen Giza Kokalekuetarako «NBE-Habitat» programarekin hitzartutako akordioa argitaratzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 22
  • Hurrenkera-zk.: 508
  • Xedapen-zk.: 120
  • Xedapen-data: 2019/12/10
  • Argitaratze-data: 2020/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Instituzional; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu du hitzarmen hori, eta dagokion publikotasuna emateko asmoz, honako hau

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 10a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 10EKO 120/2019 EBAZPENAREN ERANSKINA

GIZA KOKALEKUETARAKO NAZIO BATUEN PROGRAMAREN ETA EUSKO JAURLARITZAREN ARTEKO AKORDIOA

Donostia, 2019ko azaroaren 26a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Espainiako Erresumako Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernua (aurrerantzean, «Eusko Jaurlaritza»), Eusko Jaurlaritzako gobernu-kontseiluak hartutako erabakiaren bidez eta azaroaren 26ko 29/2016 Dekretuaren bitartez egindako izendapenaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Ignacio María Arriola López ordezkari duela.

Bestetik, Nazio Batuen Giza Kokalekuetarako NBE-Habitat programa (aurrerantzean, «NBE-Habitat»), Shipra Narang-Suri ordezkari duela, Nairobiko egoitzako Hiri Plangintza eta Diseinuko Dibisioko zuzendaria, eta erabaki honen ondorioetarako: PO Box 30030, Nairobi 00100, Kenya.

Bi alderdiek elkarri aitortzen diote lankidetza-hitzarmen hau formalizatzeko behar den gaitasuna (Nazioarteko Itunen eta Akordioen azaroaren 27ko 25/2014 Legearen araberako nazioarteko administrazio-akordioa), eta, ondorioz, hau

ADIERAZTEN DUTE:

  1. NBE-Habitat, hasieran, Nazio Batuen giza kokalekuetarako zentro (Habitat) gisa ezarri zen, 1977ko abenduaren 19ko 32/162 Batzar Orokorraren Ebazpenaren bidez, eta, ondoren, Nazio Batuen erakunde subsidiario bihurtu zen, Batzar Orokorraren 2001eko abenduaren 21eko 56/206 Ebazpenaren bidez.

  2. Nazio Batuen sistemaren barruan, NBE-Habitat da giza kokalekuekin lotutako jarduerak koordinatzen dituen agentzia, eta hiri-agenda berriaren jarraipena, ebaluazioa eta aplikazioa egiteko gune nagusia, Quiton (Ekuador) egin zen Nazio Batuen Etxebizitza eta Hiri Garapen Jasangarriari buruzko hirugarren konferentzian (Habitat III) 2016. urtean onartu zen moduan. Gobernuekin lankidetzan, guztiontzako mundu hiritar hobea sustatzen du, eta, jarduera-ildoak sortzen ditu alderdi guztiekin lankidetzan, tokiko agintariak barne, Garapen Jasangarriko 2030 Agenda lortzea eta kokatzea errazteko, bereziki garapen jasangarriko 11. helburua eta agenda osatzen duten garapen jasangarriko gainerako helburuen (GJH) hiri-dimentsioak.

  3. Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plana da. Paradigma berri horretan, Garapen Jasangarriaren 11. helburuak «Hiriak eta giza kokalekuak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea» lehen aldiz aitortzen du hiritartze jasangarria garapenaren eta guztiontzako oparotasunaren eragile gisa.

  4. Hiri-agenda berria, Etxebizitza eta Hiri Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen hirugarren konferentzian (Habitat III) onartu zena, hiri-garapen jasangarrirako gida-esparrua da datozen bi hamarkadetarako, eta hiritartzearen eta garapenaren arteko indartze-lotura sortu nahi du, bi prozesu horiek garapen jasangarrirako baliabide paralelo bihur daitezen. Dokumentu hori gida bat da estatuetako, eskualdeetako eta tokiko gobernuek, gizarte zibilak, sektore pribatuak, komunitate zientifikoak eta akademikoak eta Nazio Batuen sistemak Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda modu integratuan ezarri ditzaten, bereziki garapen jasangarrirako 11. helburuari eta agenda osoaren hiri-dimentsioak lortzeari dagokionez.

    Hiri-agenda berriak bost esparru nagusi ditu intereseko taldeei laguntzeko: hiri-garapen jasangarria, gizarteratzeko eta pobrezia amaitzeko; hiri-oparotasun jasangarri eta integratzailea, eta guztiontzako aukerak; ingurumen-jasangarritasuna eta hiri-garapen erresilientea; hiri-gobernantzaren egitura eraikitzea; hiri-garapenaren plangintza eta kudeaketa; eta lotura hori finkatzen lagundu behar duten zenbait «gaitzaileren» gaineko jarraibideak ezartzea: estatuetako hiri-politikak, hiri-legeak, hiri-plangintza eta -diseinua, hiri-finantzaketa eta tokiko inplementazioa.

    Hiri-agenda berria ezartzeko prozesuak ekarpen handia eskatzen die estatuei, tokiko eta eskualdeetako gobernuei eta NBE-Habitat programari, Nazio Batuen sistemari, oro har. Hiri-agenda berriak bereziki aitortzen ditu tokiko agintariek eta haien sareek hirietako erronkei aurre egiteko orduan duten rola eta garrantzia. Prozesu horretan, tokiko zein eskualdeko gobernuek eta horietako elkarteek lidergo lana egin behar dute hiri-proposamenak eta -politikak egiteko orduan, horietako asko beraiek zuzendu beharko baitituzte.

  5. NBE-Habitaten 2020-2023 Plan Estrategikoak, bere administrazio-kontseiluak 2019ko maiatzaren 29an onartu zuen plan estrategikoak, hain zuzen, (Espainiako Estatua horretako kidea da), 2013ko apirilaren 19ko 24/15 Ebazpenaren bidez, zenbait arlo lehenetsi definitzen ditu, NBE-Habitat programak hiri-garapen jasangarriaren aldeko konpromiso gakoetan laguntzea ahalbidetzen dutenak.

  6. Espainiako Erresumak eta NBE-Habitatek lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten 2010eko martxoaren 23an, lankidetza-programak, -proiektuak eta -jarduerak egiteko xedearekin. Hitzarmen hori NBE-Habitatek Espainiako administrazio publikoen (tokiko administrazioa barne) finantzaketarekin gauzatutako programa, proiektu eta jarduera guztiei aplikatuko zaie. Gainera, 2011ko azaroaren 30ean, NBE-Habitat Espainian ezartzeko akordioa sinatu zuten. Horren bidez, herrialde horretan, funtzio horiek betetzeko behar diren pribilegio, immunitate, salbuespen eta erraztasun guztiak ematen dira.

  7. Eusko Jaurlaritzak eta NBE-Habitatek Elkar Ulertzeko Memoranduma sinatu zuten, 2019ko maiatzaren 10ean indarrean jarri zena. Horrek lankidetza-esparru bat ezartzen du, esklusibotasunik gabe, hiri-garapen jasangarriarekin lotutako interes komuneko eremuetan, eta NBE-Habitatek Eusko Jaurlaritzaren finantzaketarekin egiten dituen programa, proiektu eta ekitaldi guztiei aplika dakieke, memorandumak barnean hartzen dituen eremuetan.

  8. 2019ko maiatzaren 10ean sinatutako Elkar Ulertzeko Memorandumeko «Sinatzaileen erantzukizun orokorrak» izeneko II. apartatuak hitzarmen gehigarriak edo espezifikoak jasotzen ditu, zeinak idatziz jasoko baitira, eta horren arabera egingo da akordio hau.

  9. Eusko Jaurlaritzak Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren printzipioekiko eta hiri-agenda berriarekiko konpromisoa du, eta bat dator hiri-agenda berriko kideen ahalmenak indartzearen garrantziarekin, hiri-garapen jasangarriak dakartzan erronkei eta garapen- eta oparotasun-aukerei erantzun ahal izango bazaie.

    Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak eta NBE-Habitatek (aurrerantzean, «alderdiak» eta bakarka, «alderdia») akordio hau sinatzea erabaki dute, honako baldintza eta zehaztapen hauekin:

    I. APARTATUA

    XEDEA, HELBURUA ETA APLIKAZIO-ESPARRUA

    1. Proiektu honen helburu orokorra hiri-agenda berriko kideen ahalmenak indartzea da, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren eta hiri-agenda berriaren ingurunean hiritartze jasangarriak sortuko dituen aukerei eta erronkei erantzun ahal izateko.

    2. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren esperientziatik abiatuta eta horren esperientziarekin batera, garapen jasangarrirako helburuak eta hiri-agenda berria ezartzen lagunduko da, eta, hala, NBE-Habitaten mandatua ezartzen lagunduko da, agentzia horren araugintzari balio erantsia emanez, estrategia eraginkor baten bidez (ezagutza sortzea, eragina, aliantzak eta sareak sustatzea, eta hiri-garapen jasangarria sustatzearen inguruko akonpainamendua eskaintzea).

    3. Akordio hau ezartzean, honako emaitza hauek izatea espero da:

      Ezagutza espezializatua sortzea eta gobernu zein beste eragile batzuen ahalmenak indartzea, hiri inklusiboagoak, seguruagoak, erresilienteagoak eta jasangarriagoak sortzeko, hiri-garapen jasangarria sustatuko dutenak Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren eta hiri-agenda berriaren testuinguruan.

      Tokiko gobernuekiko eta hiri-agenda berriko beste kide batzuekiko sareekin lortutako aliantzak eta lankidetzak indartzea, hiri-agenda berriaren eta Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren tokiko ezarpen-prozesuko eraginaren, dibulgazioaren eta sentsibilizazioaren bidez eta mobilizazio-ahaleginen euskarri gisa.

      Espero diren emaitza horiek akordio honi eransten zaion lan-planean jasotako jarduketetatik abiatuta zehazten dira.

      II. APARTATUA

      EGIKARITZE-EPEA

    4. Akordioa egikaritzeko epea 14 hilekoa izango da, funtsak jasotzen diren unetik zenbatzen hasita. Epea NBE-Habitaten funtsak jasotzen diren unean hasiko da zenbatzen.

    5. Ezarri beharreko jarduerak egiteko epea luzatu ahal izango da, aldez aurretik baimena eman beharrik gabe, 6 hilabetez. NBE-Habitatek luzapen horren berri eman eta justifikatu egin beharko dio Eusko Jaurlaritzari, egikaritze-epea amaitu baino lehen. Edozelan ere, egikaritze-epea gehiago luzatu nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa-organoaren aurretiazko baimena behar izango da, Jarraipen Batzorde Mistoaren bidez, V. apartatuarekin bat.

      III.A APARTATUA

      ALDERDIEN BETEBEHARRAK

    6. Alderdiek beren betebeharrak betetzea adostu dute, erabaki honen xedapenen arabera. Alderdiek ahaleginak bateratzea eta lan-harreman estua izatea adostu dute, lankidetza honen helburuak lortze aldera.

    7. Alderdiek ez dute egingo beste alderdiaren interesei modu negatiboan eragin diezaiekeen ekintzarik, eta beren konpromisoak bete beharko dituzte, betiere, lankidetza-hitzarmen honetako baldintzak eta Nazio Batuen eta NBE-Habitaten printzipioak betez.

    8. Alderdiek lantaldeak osatuko dituzte bi erakundeek jarduera espezifikoak eta emaitzak garatzeko izendatuta dituzten langileekin, lankidetza-hitzarmen honetan ezarritako helburuekin bat.

      III.B APARTATUA

      EUSKO JAURLARITZAREN BETEBEHARRAK

    9. Lankidetza-hitzarmen honekin bat, Eusko Jaurlaritzak honako konpromiso hauek hartzen ditu bere gain:

      NBE-Habitati 212.000 euroko (berrehun eta hamabi mila euro) dirulaguntza ematea, akordio honen IV. apartatuan ezarritakoaren arabera, lan-planean jasota dauden jarduerak egiteko;

      Esperientzia teknikoa eta ikasteko aukerak eskaintzea, Euskal Autonomia Erkidegoko kasuak aztertuz, hango sare profesionaletan eta beste erakunde garrantzitsu batzuetan oinarrituta;

      Tokiko kideen koordinazioa edo erraztea eskaintzea, akordio hau ezartzen laguntzeko;

      NBE-Habitaten ekitaldietan parte hartzea, ikaskuntzak eta praktikak banatzeko xedearekin, akordio honetako helburuetan ezarritakoarekin bat;

      Tokiko eta nazioarteko loturen eta sareen bitartez, akordio honen bidez aplikatutako esperientziak, ezagutza-baliabideak, berrikuntzak eta ikaskuntza-ekimenak sustatzea.

      III.C APARTATUA

      NBE-HABITATEN BETEBEHARRAK

    10. Akordio honen arabera, NBE-Habitaten betebeharrak honako hauek dira:

      1. apartatuan aurreikusitako helburuak lortzeko jarduerak aurkezteko lan-plana Eusko Jaurlaritzari aurkeztea. Eusko Jaurlaritzak lan-plana onartzea ezinbesteko baldintza izango da dirulaguntza ordaintzeko;

        a) puntuan adierazitako dirulaguntzaren zenbateko osoa erabiltzea, onartutako lan-planari zuzenean eta dudarik gabe lotutako gastuak ordaintzeko.

        Dirulaguntza Nazio Batuen eta NBE-Habitaten finantza-erregelamendu eta -arauekin bat jasotzea eta administratzea.

        Sarbidea erraztea landa-esperientzietarako, ezagutzetarako eta, gaitasunak eta prestakuntza garatzeko gaur egungo metodologietarako, jarduera espezifiko bateratuak ezartzeko. Horretarako, bi erakundeek aldian behin bilerak egingo dituzte hiri-aholkularitzan eta maila tekniko handiko gertaeretan elkarrekin parte hartzeko, eta eskura dagoen dokumentazioa eskuragarri jartzeko, besteak beste.

        Eusko Jaurlaritza ekitaldi garrantzitsuetan eta aipatutako gaiei buruzko bestelako bileretan parte hartzera gonbidatzea, ikaskuntza eta praktikak partekatzeko.

        Lankidetza-hitzarmen honen bidez garatutako berrikuntza eta paradigma berriak nazioarteko bileretan, hitzaldietan eta bestelako ekitaldietan sustatzea.

        Akordio honen esparruan garatzen diren ekintza eta jardueren ardura bereganatzea, eta berariaz uko egitea Eusko Jaurlaritzari erantzukizunak eskatzeari, lan eta jardueretan sor litezkeen kalte propioengatik edo hirugarrenei eragindako kalteengatik.

        Dirulaguntza onuradun gisa onartzea eta erabaki honetan hartutako betebeharrak betetzea.

        Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratzeko zuzendariari jakinaraztea edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik helburu bererako emandako beste edozein dirulaguntza, organo emailea eta zenbatekoa zehaztuta, horren berri izan eta hurrengo hamar egun balioduneko epean. Halaber, dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi egin beharko da.

        Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzea, erabaki honen V. apartatuan jasotakoarekin bat.

        Eusko Jaurlaritzaren finantzaketarekin egiten diren eta akordio honen arabera garatzen diren jarduerei buruzko argitalpenetan eta difusio- eta komunikazio-materialetan berariaz eta ikusteko moduan adieraztea, akordio honen VII. apartatuan ezarritakoaren arabera.

        IV. APARTATUA

        FINANTZA-AKORDIOAK

    11. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 212.000 euroko (berrehun eta hamabi mila euro) zenbatekoa emango du, NBE-Habitat deritzon 19.0.1.05.21.0000.4.441.54140.001/K aurrekontu-sailaren kargura. Emandako dirulaguntza urteko ordainketa bakar baten bidez egingo da, hau da, 94.500 euro 2019. urterako eta 117.500 euro, 2020. urterako. Zenbateko horiek onartutako lan-planean adierazitako jarduerak gauzatzera bideratuko dira, eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzenean lotutako Nazio Batuetako erakundeen administrazio-kostu estandarrak barne hartzen dituzte (% 10).

    12. Lankidetza-hitzarmena bi alderdiek behar bezala sinatu ostean, Eusko Jaurlaritzak bi zatitan ordainduko du dirulaguntzaren zenbatekoa: 94.500 euro, 2019. urterako eta 117.500 euro, 2020. urterako. Bigarren ordainketa hori egiteko, aldez aurretik Jarraipen Batzorde Mistoari justifikatu egin beharko zaio 2019an egindako jarduerak bete direla, lan-planean jasota dagoen jarduera-kronogramaren arabera. Bi ordainketak NBE-Habitaten kontu honetan egingo dira:

      Kontuaren titularra: United Nations (DECH02).

      Kontu-zenbakia: 616-160-8952.

      Bankua: JP Morgan AG, Frankfurt.

      Helbidea: Tounustor 1. 60310 Frankfurt, Germany.

      Transferentziak: IBAN: DE96501108006161608952.

      BIK: CHASDEFX, Bank Branch Code: 50110800.

      Tel.: (49-69) 7124-4461; Fax: (49-69) 7158-2209.

      Erreferentzia: «Collaboration Agreement Regional Government of the Basque Country 2019-2020»

      V. APARTATUA

      TXOSTENAK, JUSTIFIKAZIOA ETA JARRAIPENA

    13. Alderdiek Jarraipen Batzorde Mistoa eratuko dute, alderdi bakoitzetik kide kopuru bera izendatuta, gehienez ere hiru kiderekin, alderdi bakoitzeko. Batzorde horri egokituko zaio lankidetza-hitzarmen honen egikaritzaren jarraipena, koordinazioa, zaintza eta kontrola egitea.

    14. Akordio honetan aurreikusita ez dagoen oro Jarraipen Batzordearen esparruan zehaztuko da, bi alderdien adostasunarekin, eta bi alderdiek aurkeztutako proposamenak kontuan hartzeko konpromisoa hartuko dute.

    15. Alderdiek hitzarmenaren xede diren jarduerei buruzko informazio eta dokumentazio guztia elkarrekin partekatuko dute, txostenak eta lankidetza-hitzarmen honen jarduerekin, emaitzekin eta eraginarekin zerikusia duen beste edozein informazio barne.

    16. Behin lan-planeko jarduerak amaituta, NBE-Habitatek honako agiri hauek aurkeztuko dizkio Eusko Jaurlaritzari, akordioaren iraupena amaitu eta sei hileko epean, jasotako dirulaguntza justifikatzeko:

      Eusko Jaurlaritzak egindako ekarpenekin inplementatutako jardueren memoria.

      Emandako dirulaguntzaren kargura egindako jardueren kostua justifikatzeko memoria ekonomikoa.

      NBE-Habitaten Auditoretzako Kanpo Batzordearen azken txostenaren kopia.

      VI. APARTATUA

      FINANTZA-ADMINISTRAZIOA

    17. Akordio honen IV. apartatuan aipatzen diren Eusko Jaurlaritzaren ekarpenak NBE-Habitatek kudeatuko ditu, NBE-Habitaten finantzako, kontabilitateko eta kanpo- eta barne-ikuskaritzako arauekin bat, Nazio Batuen sistema osoari aplikatu beharreko arauen esparruaren barruan. Finantza-arau horiek ezartzen dute jatorrizko faktura oro egoitzan geratuko dela, bi urtean behin erakundearen kanpo auditoretza egiteaz arduratzen den Nazio Batuetako Auditoreen Batzordearen eskura. Nazio Batuetako Auditoreen Batzordeak bere gobernu-organoari dirulaguntza honi buruzko oharrak jasotzen dituen auditoretza-txosten bat aurkezten badio, informazio hori Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko da. Akordioaren egikaritze-epea amaitutakoan, soberakinen bat geratzen bada, konpromiso eta betebehar guztiak bete ostean, NBE-Habitatek Eusko Jaurlaritzari itzuli beharko dio soberakinaren zenbatekoa.

    18. Eusko Jaurlaritzak akordio honen onarpen eta sinadurari buruzko informazioa eman ahalko du, baita edukiari buruzko informazioa ere.

    19. NBE-Habitatek dirulaguntzaren berri emango dio bere administrazio-kontseiluari, emaileen ekarpenari buruzko prozedura erregularren arabera.

      VII. APARTATUA

      LOGOTIPOA EDO ENBLEMAK ERABILTZEA

    20. Alderdietako batek ere ez du erabiliko beste alderdiaren izena edo enblema, edo horren laburdurarik, bere jarduerei dagokienez edo beste modu batean, alderdi horrek behar bezala baimendutako ordezkari batek aldez aurretik idatzizko baimena eman ezean.

    21. Alderdietako batek ere ez du aginpiderik, berariaz edo modu inplizituan, beste alderdi baten izenean adierazpen publikoak egiteko, eta lankidetza-hitzarmen honen inguruan egiten diren prentsa-jakinarazpen guztiak idatziz onartu beharko dituzte alderdiek, argitaratu aurretik, hartara eragotzi gabe 21. puntuan adierazitakoa.

    22. Eusko Jaurlaritzak baimena ematen du NBE-Habitatek Eusko Jaurlaritzaren marka eta ikur bereizgarria erabil dezan soilik akordio honen xedearekin zerikusia duten hedapen-, publizitate- eta komunikazio-elementuetan eta bere webgunean. Eusko Jaurlaritzaren logotipoak, markak eta izena Eusko Jaurlaritzaren estandar eta jarraibideen arabera erabiliko dira, batez ere tamainarekin, diseinuarekin, posizioarekin, koloreen eta formen konbinazioarekin eta beste edozein ezaugarrirekin zerikusia duten estandarren arabera.

    23. Indarraldia amaitutakoan, edo baimen hau ezeztatuz gero, NBE-Habitatek Eusko Jaurlaritzaren marka eta logotipoak erabili ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak idatzizko baimena eman beharko du aldez aurretik.

      VIII. APARTATUA

      DESBERDINTASUNAK EBAZTEA

    24. Eusko Jaurlaritzak eta NBE-Habitatek ahalegin posible guztiak egingo dituzte adiskidetasunez konpontzeko lankidetza-hitzarmen honekin edo honen ez-betetze, deuseztatze edo baliogabetzearekin zerikusia duen edozein liskar, eztabaida edo erreklamazio.

      IX. APARTATUA

      EZ-BETETZEA ETA EBAZPENA

    25. Alderdietako batek hitzarmen honetako apartaturen bat ez betetzea suntsiarazteko kausa izango da, beste alderdiak hala eskatuta.

    26. Hitzarmena suntsiarazteak hura iraungitzea ekarriko du, hartara eragotzi gabe dirulaguntza justifikatzeko betebeharra, dirua itzultzeko betebeharra eta bakoitzari dagozkion erantzukizunak, aplikatzekoa den araudiaren eta NBE-Habitaten Finantza Erregelamenduaren arabera.

      X. APARTATUA

      ALDAKETA

    27. Hitzarmen hau bi alderdi sinatzaileek idatziz onartzen dutenean baino ezin izango da aldatu, eta aldaketa horiek hitzarmen honen zati izango dira.

    28. Dokumentu honetan jasotzen ez diren gai guztiak NBE-Habitatek eta Eusko Jaurlaritzak zehaztuko dituzte, elkarren arteko adostasunez, eta bi alderdiek kontuan hartuko dituzte aurkeztutako proposamenak.

    29. Hitzarmen hau alderdietako edozeinek suntsiarazi ahal izango du, eta beste alderdiari idatzizko jakinarazpena emango dio amaitzeko asmoa izan baino hirurogei (60) egun lehenago.

    30. Hitzarmena suntsiarazteak hori iraungitzea ekarriko du, indarraldia amaitzeak edo bi alderdiak ados jartzeak bezalaxe, eta haren babesean sinatu den akordio espezifiko oro ere, aplikagarri diren indarreko legeetan aurreikusitako ondorioekin. Hitzarmena iraungitzeak ez du NBE-Habitat salbuesten dirulaguntzaren onuradun izateagatik dagozkion justifikazio- edo itzulketa-betebeharrak betetzetik, akordio honetan aurreikusitakoarekin bat.

    31. Amaituz gero, alderdiek beharrezko neurri guztiak hartuko dituzte lankidetza-hitzarmen honen bidez gauzatzen diren baterako jarduera guztiak azkar eta modu ordenatuan amaitzeko.

      XI. APARTATUA

      KONFIDENTZIALTASUNA.

    32. Bi alderdiek aitortzen dute hitzarmen hau betetzean eskuratzen duten informazioak izaera zeharo isilpekoa duela, betiere isilpeko gisa identifikatu bada, salbu eta aldez aurretik jakin bazekiten eta hori egiaztatu badezakete, edo ezagutza publikokoa bada edo ezagutza publikora heltzen bada.

    33. Alderdiek betebeharra dute isilpeko informazioa beste alderdiaren baimenik gabe ez ezagutarazteko, eta bermatu beharko dute hitzarmen honen xede diren lanetan parte hartzen duten eta euren kargura dauden pertsona guztiek betebehar hori beteko dutela.

    34. Alderdiek elkarri baimena ematen diote erabaki honen sinaduraren berri jendaurrean emateko, izenburua, edukia, aurrekontua eta egiteko epea adierazita.

      XII. APARTATUA

  1. Hitzarmen hau hauek arautzen dute: haren apartatuek eta Nazioarteko Itunei eta Akordioei buruzko azaroaren 27ko 25/2014 Legearen jasota dauden Nazio Batuen arau, printzipio eta araudiek, NBE-Habitati aplikagarri zaizkionak, orobat, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorra Antolatzen duten Printzipioen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Estatuko Lege Orokorrak. Hitzarmena egikaritzean, arauen artean alderdien eztabaida eragiten duen gatazkaren bat sortzen bada, VIII. apartatuan xedatu bezala ebatziko da.

  2. Lankidetza-hitzarmen honekin zerikusia duen ezer ez da hartuko Nazio Batuen (NBE-Habitat barne) pribilegio edo immunitateen uko gisa, berariaz edo modu inplizituan.

  3. Behean adierazten den alderdiak lankidetza-hitzarmen honi buruz eskatzen dituen jakinarazpen eta komunikazio guztiak alderdi bakoitzaren helbideetara bidaliko dira, honela:

    Eusko Jaurlaritza

    Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze zuzendaria

    Ignacio de la Puerta Rueda

    Donostia kalea 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

    Helbide elektronikoa: idelapuerta@euskadi.eus

    Telefono-zenbakia: +34 945 01 98 24.

    NBE-Habitat,

    Carmen Sánchez-Miranda

    Paseo de la Castellana 67. (Oficina B613)

    28071 Madrid

    Carmen.sanchez@un.org

    Tel.: + 34 91 597 81 86

    Horren fede emateko, beheko sinatzaileek, Eusko Jaurlaritzaren eta NBE-Habitaten ordezkariek, hurrenez hurren, hitzarmen honen bi ale sinatu dituzte gaztelaniaz eta bi ale ingelesez, agiri honetan adierazten den tokian eta datan.

    Eusko Jaurlaritza.

    Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

    IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

    NBE-Habitat.

    Nazio Batuen Giza Kokalekuetarako NBE-Habitat programako Hiri Plangintza eta Diseinuko Dibisioaren zuzendaria,

    SHIPRA NARANG-SURI.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik