Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 10ekoa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei 2020ko ekitaldirako dirulaguntzak emateko oinarriak eta deialdia, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kontsumobide; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 245
  • Hurrenkera-zk.: 5880
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/10
  • Argitaratze-data: 2019/12/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 10. artikuluan jasotakoarekin bat etorrita, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen esklusiboa da kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babestearen inguruko eskumena.

Kontsumitzaileen Estatutuari buruzko 6/2003 Legearen 19. artikuluan xedatzen duenaren arabera, udaletxeen edo haiek sortutako erakundeen mendeko kontsumitzaileei eta erabiltzaileei arreta eta informazioa emateko bulegoak eta zerbitzuak sustatu behar ditu Eusko Jaurlaritzak.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua 9/2007 Legeak sortu zuen Eusko Jaurlaritzak kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatu eta babesteko baliatzen dituen politikak zehaztu, planifikatu, sustatu eta gauzatzeko xedearekin, eta 4.1.j) artikuluan hau jasotzen da haren egitekoen artean: «Kontsumoaren arloan eskumenak erabiltzen dituzten udal-administrazioekin lankidetzan aritzea, kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoak hedatzea sustatzea, behar duten guztian aholkuak ematea euren eginkizunak hobeto bete ditzaten, eta lankidetza-itunak sinatzea beren helburuak betetzeko ahalik eta teknikarik eta materialik onenen hornikuntza konpartitze aldera.»

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2010eko otsailaren 17ko Aginduaren bidez arautu zen dirulaguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, izan banaka, izan zerbitzua partekatzen duten zenbait toki-erakunderen ordezkari gisa, eta baita haiek sustatutako erakundeei gisa ere, baldin eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsarako jarduerak egiten badituzte.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko urriaren 2ko Aginduaren bidez (2018ko urriaren 11ko EHAA, 197. zk.), Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2010eko otsailaren 17ko Agindua indargabetu zen, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren ebazpen baten bidez urtero publiko egiteko laguntza horien oinarriak eta deialdia, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren arabera.

2018ko urriaren 9an, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren ebazpenaren bidez onartu zen Kontsumobide erakunde autonomoaren Dirulaguntzen 2019-2021 Plan Estrategikoa, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren artikuluan ezarritakoa betez. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren web-orrian argitaratu zen plan hori.

Programaren aplikazio-aldian metatutako esperientziak gomendatzen du laguntza-programa berriro arautzea, aplikagarria den administrazio-araudian dirulaguntzen erregulaziora eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Dirulaguntzen Plan Estrategikora egokitzeko.

Kontuan izanik azaldutako gogoetak eta Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, Dirulaguntzen erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006ko Errege Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan xedatutakoa, hau

Ebazpen honen xedea da publiko egitea, batetik, dirulaguntzak emango zaizkiela Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, izan banaka, izan zerbitzua partekatzen duten zenbait toki-erakunderen ordezkari gisa, eta baita haiek sustatutako erakundeei ere, baldin eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko jarduerak egiten badituzte, eta, bestetik, laguntza horien 2020ko ekitaldirako deialdia egingo dela.

  1. Xedapen honetan argitaratzen diren laguntzetarako jarritako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan xede horretarako berariaz ezarriko diren aurrekontu-kredituetatik hartuko dira.

  2. Helburu hori betetzeko, 958.570 euro erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera. Honela banatuko da diru hori:

    1. 859.171 euroko aurrekontu-kreditua egongo da honako hauen gastuak ordaintzeko: kontsumitzaile eta erabiltzaileei argibideak eta prestakuntza emateko jarduerak egiteko, eta Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoen (KIUB) gune eta zerbitzuen argitalpenak editatzeko eta zabaltzeko jardueretarako. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:

      2020. urtea: 644.378 euro.

      2021. urtea: 214.793 euro.

      80.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da kontsumoko ikuskaritza-jarduerek eragindako gastuak ordaintzeko. Honela banatuko da aurrekontu-kreditu hori:

      2020. urtea: 60.000 euro.

      2021. urtea: 20.000 euro.

      19.399 euroko aurrekontu-kreditua egongo da Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoen (KIUB) gune eta zerbitzuak instalatu, eraberritu, handitu, hornitu edo lekuz aldatzeko. Honela banatuko da aurrekontu-kreditu hori:

      2020. urtea: 14.549 euro.

      2021. urtea: 4.850 euro.

  3. Ebazpen honetan ezarritako laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko dira, 4. artikuluan zehaztutako kontzeptu diruz lagungarri bakoitzarentzat.

  4. Erakunde onuradunek 2020an egindako gastuak ordaintzeko dira laguntza horiek.

  5. Ebazpen honetan arautako laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan, hala xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko aurrekontu orokorren bidez ordainduko diren gastu-espedienteak aurrez izapidetzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan.

Ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako toki-erakundeak, izan banaka, izan zerbitzua partekatzen duten toki-erakunde batzuen ordezkari gisa, eta baita haiek sustatutako erakundeak ere, baldin eta jendearentzat irekitako Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoa (KIUB) badute, honako irizpide hauen arabera:

Biztanleria bati zerbitzuak ematen dizkioten udalerri edo mankomunitateek:

000 biztanletik gorakoak astean gutxienez 20 orduz egongo dira irekita.

000 eta 20.000 biztanle artekoak astean gutxienez 8 orduz egongo dira irekita.

000 biztanletik beherakoak astean gutxienez 4 orduz egongo dira irekita.

Era berean, onuradun izan ahalko dira 2020an irekiera-proiektu bat aurkezten duten toki-erakundeak edo haiek sustatutako erakundeak, KIUB funtzionamenduan ez badute ere.

Deialdiaren xede diren dirulaguntzak eskuratu nahi dituzten erakundeek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.

Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden erakundeak.

Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak 2020ko ekitaldian egindako gastuak ordaintzeko erabiliko dira, honako kontzeptu hauen ondoriozkoak:

  1. Kontsumitzaile eta erabiltzaileei argibideak eta prestakuntza emateko jarduerak egitea, eta Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoetarako (KIUB) diren zentro eta zerbitzuen argitalpenak editatzeko eta zabaltzeko jarduerak egitea.

  2. Kontsumo-ikuskapeneko jarduerak egitea.

  3. Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulego gisa erabiltzen diren Zentro eta Zerbitzuak instalatzea, berrikuntza-lanak egitea, handitzea, ekipamendua jartzea edo haiek lekuz aldatzea. Ez dira diruz lagunduko ekipamendu berria erosteko 1.000 eurotik beherako gastuak.

    Dena dela, aplikatzekoa izango da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoa.

  1. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta amaitu, berriz, 2020ko otsailaren 17an.

  2. Bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira eskabideak, eskabide-ereduaren arabera, osorik eta behar bezala beteta, eta hurrengo artikuluan eskatutako dokumentuak erantsi beharko zaizkio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatu bezala. Hortaz, euskadi.eus atariaren egoitza elektroniko honetan aurkeztu beharko dira eskabideak:

    https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/kiubentzako-laguntzak-2020/y22-izapide/eu

  3. Bide elektronikotik eskabideak aurkeztu osteko izapideak, honen bidez egingo dira:

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta/

  4. Onartutako ziurtagiri elektronikoa eduki behar dute prozedura honen izapide guztiak bitarteko elektroniko bidez egin nahi dituzten erakunde interesdunek:

    https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/y22-izapide2/eu/

  5. Erakunde eskatzaileek euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta dokumentuak, aukeran. Gainera, erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da prozeduran zehar, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2 eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  6. Dirulaguntza-eskabidea aurkeztearekin batera, eskatzaileak baimena emango dio Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari zuzenean eskuratzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela ziurtatzen duten dokumentuak, ziurtagiri telematikoen bitartez. Eskatzaileak, kasu horretan, ez ditu bidali beharko dagozkion dokumentuak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uko egin diezaioke baimen horri, eta, halakorik eginez gero, dagozkion dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

  1. Hau da eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa oro har:

    1. Organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiria, laguntzan parte hartzeko, eskatutako zenbateko zehatza adierazita.

    2. Betebehar eta alderdi hauek ziurtatzen dituen erantzukizunpeko adierazpena:

      Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoak zerbitzuak ematen dituen udal, mankomunitate edo aldean 2019. urtean dauden biztanleak:

      Bulegoa jendearentzat zer ordutegitan dagoen irekita, kontsumitzaileen kontsultei erantzuteko eta aurkezten zaizkien erreklamazioak edo salaketak bideratzeko.

  2. Eskatutako laguntza 4.a) artikuluan aurreikusitako gastuak ordaintzeko bideratu bada, aurreko paragrafoan zehaztutakoaz gain, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira eskabide-orriarekin batera:

    1. Funtzionamendu- eta jarduera-gastuen aurrekontua, behar bezala banakatua, Udaleko kontu-hartzailetzak edo organo eskudunak ontzat emana.

  3. Eskatutako laguntza 4.b) artikuluan aurreikusitako gastuak ordaintzeko bideratu bada, artikulu honen 1. paragrafoan zehaztutakoaz gain, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira eskabide-orriarekin batera:

    1. Kontsumo-ikuskapeneko jardueren gastuen aurrekontua, behar bezala banakatua, Udaleko kontu-hartzailetzak edo organo eskudunak ontzat emana.

    2. 2019. urtean egindako ikuskapen kopuruei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, ikuskatutako sektoreak, kontsumo-ikuskapenak egiteko ardura duen langileak eta ikuskapen-zerbitzuaren kostua zehaztuta.

  4. Eskatutako laguntza ekipamendu berria erosteko bada, eskabide-orriarekin batera, artikulu honen 1. paragrafoan adierazitakoaz gain, aurrekontu banakatua aurkeztu beharko da, Udaleko kontu-hartzailetzak edo organo eskudunak ontzat emana. Ez dira diruz lagunduko ekipamendu berria erosteko 1.000 eurotik beherako gastuak.

  5. Baldin eta Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoetarako zentroak eta zerbitzuak eraberritzeko, handitzeko edo tokiz aldatzeko gastuak ordaintzeko bada eskatutako laguntza, artikulu honen 1. puntuan adierazitakoaz gain, dagokion proiektua onartzen duen organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Ziurtagiri horretan, lokala jendeari behar bezala erantzuteko egokia dela bermatzeaz gain, proiektuaren kostua ere balioetsiko da ekonomikoki.

  6. KIUB berri bat instalatzen bada, artikulu honen 1. paragrafoan adierazitakoaz gain, eskabidearekin batera, hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Udalbatzaren osoko bilkuraren edo organo eskudunaren erabakia, KIUB berria sortzea erabakitzen duena.

    2. Proiektuaren kostu ekonomikoari buruzko organo eskudunaren ziurtagiria.

    3. Betebehar eta alderdi hauek ziurtatzen dituen erantzukizunpeko adierazpena:

      KIUB Kontsumitzaile eta Erabiltzaileei Informazioa eta Arreta emateko Zentroen sarean integratzeko konpromisoa.

      2020. urtean artatzea espero den erreklamazio-, kontsulta- eta jarduera-kopuruaren aurreikuspena.

  7. Zerbitzua ematen duen erakunde bat baino gehiagoren ordezkari gisa aurkezten duenean eskabidea toki-erakunde batek, aipatu toki-erakunde guztiei buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko da eskabidearekin batera.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzei buruzko kudeaketa-lanak egitea.

Aurkeztutako eskabidean akatsen bat edo zehaztasun faltaren bat ikusten bada, erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio, eta 10 eguneko epea emango, akatsa zuzen dezan; halaber, jakinaraziko zaio, agindutakoa bete ezean, eskabidea bertan behera utzi duela esan nahiko duela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 30/1992 Legearen 68.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  1. Oinarri hauen 2.2 artikuluan jasotako dirulaguntza-lerro bakoitzerako aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, epaimahai kalifikatzaile bat eratuko da, honako kide hauek osatua:

    1. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria; lehendakari izango da.

    2. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren 2 ordezkari: Merkatuaren Ikuskapen eta Kontrolerako Unitatearen arduraduna eta Erreklamazio, Bitartekaritza eta Arbitraje Unitatearen arduraduna. Haietako batek idazkari-lanak egingo ditu, eta ahotsa eta botoa izango ditu. Absentziaren, gaixotasunaren edo hutsunearen kasuan, unitateko beste arduradun batek edo beren ardurapeko unitateko teknikariek ordeztu ahal izango dituzte.

    3. Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak izendatutako bi ordezkari.

  2. Epaimahai horrek, garaiz eta behar bezala aurkeztutako dokumentazioan eta dirulaguntzak kuantifikatzeko irizpideetan oinarrituta, dagokion ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariari.

  3. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak, laguntzak kudeatzen dituen organo den heinean, eta balorazio-batzordeak, beharrezko iritziz gero, informazio eta dokumentu osagarriak eskatu ahal izango dizkiete erakunde eskatzaileei, aurkeztutako eskabideak hobeki ulertu ahal izateko.

  1. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

  2. Gehienez 60.000 euro jaso ahal izango ditu erakunde onuradun bakoitzak 4.a) artikuluan aurreikusitako kontzeptu diruz lagungarriagatik.

  3. Gehienez 20.000 euro jaso ahal izango ditu erakunde onuradun batek 4.b) artikuluan aurreikusitako kontzeptu diruz lagungarriagatik.

    4. artikuluan jasotako kontzeptu diruz lagungarriengatik erakunde onuradun batek lortu ahal izango duen zenbatekoa ezingo da onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa izan.

  1. Baldin eta aurrekontu-kreditu erabilgarria gainditzen badu ebazpen honen 4. artikuluan jasotako kontzeptu diruz lagungarriei dagozkien gastuak ordaintzeko eman beharreko dirulaguntzen zenbateko osoak, artikulu honetan aurreikusitako ehunekoak eta mugak aplikatu ondoren, erakunde onuradun guztiei hainbanaketa aplikatuko zaie, hurrengo artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuz lortutako puntuazioaren proportzioan.

  2. Baldin eta agortzen ez bada 4. artikuluan jasotako dirulaguntza kontzeptuetakoren batean esleitutako zuzkidura ekonomikoa, eskabide guztiei erantzun ondoren, gainerako kontzeptuetarako zuzkidura handitu ahal izango du dagokion soberakinak.

  1. Dirulaguntzak emateko ebazpen-proposamena egiteko, honako irizpide hauek izango dira kontuan, eta epaimahai kalifikatzaileak aurkeztu eta onartutako aurrekontuari aplikatuko zaizkio:

    4.a) eta 4.c) artikuluetan aurreikusitako kontzeptu diruz lagungarrietatik eratorritako gastuei dagokienez:

  1. 2019. urtean erantzundako erreklamazioen kopurua, Kontsumonet aplikazio informatikoan jasotakoak, taula honen arabera: 30 puntu.

    000 biztanle arteko udalerri edo mankomunitateak: 2 erreklamazioko, puntu 1.

    001 eta 20.000 biztanle bitarteko udalerri edo mankomunitateak: 4 erreklamazioko, puntu 1.

    001 eta 50.000 biztanle bitarteko udalerri edo mankomunitateak: 10 erreklamazioko, puntu 1.

    000 biztanle baino gehiagoko udalerri edo mankomunitateak: 20 erreklamazioko, puntu 1.

  2. 2019. urtean erantzundako kontsulten kopurua, Kontsumonet aplikazio informatikoan jasotakoak, taula honen arabera: 20 puntu.

    000 biztanle arteko udalerri edo mankomunitateak: 5 kontsultako, puntu 1.

    001 eta 20.000 biztanle bitarteko udalerri edo mankomunitateak: 10 kontsultako, puntu 1.

    001 eta 50.000 biztanle bitarteko udalerri edo mankomunitateak: 20 kontsultako, puntu 1.

    000 biztanle baino gehiagoko udalerri edo mankomunitateak: 30 kontsultako, puntu 1.

  3. Kontsumoaren arloan 2019. urtean egindako jarduerak: 20 puntu.

    Informazio-, prestakuntza- eta heziketa-jarduerak 10 puntu.

    Kontsumoko ikuskapen-jarduerak 5 puntu.

    Beren lurralde-eremuan enpresak kontsumoko arbitraje-sistemara atxikitzea sustatzeko ekintzak: 5 puntu.

  4. KIUBak bere zerbitzuak ematen dituen udalerriko biztanleriaren bolumena, taula honen arabera: 20 puntu.

    000 biztanle arte: 2 puntu.

    000 eta 10.000 biztanle artean: 4 puntu.

    001 eta 15.000 biztanle artean: 6 puntu.

    001 eta 20.000 biztanle artean: 8 puntu.

    001 eta 30.000 biztanle artean: 10 puntu.

    001 eta 40.000 biztanle artean: 12 puntu.

    001 eta 50.000 biztanle artean: 14 puntu.

    001 eta 75.000 biztanle artean: 16 puntu.

    001 eta 100.000 biztanle artean: 18 puntu.

    000 biztanle baino gehiago: 20 puntu.

  5. Baldin eta udalerri-mankomunitate baten eremuan garatzen bada Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoaren zerbitzua, puntu hauek esleituko dira: 10 puntu.

  6. Baldin eta sortu berri den Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulego bat instalatzen bada, eskatzaileak eskaeraren urterako egiten dituen aurreikuspenen arabera baloratuko dira atal honen 1. eta 2. puntuak.

    4.b) artikuluan aurreikusitako kontzeptu diruz lagungarrietatik eratorritako gastuei dagokienez:

  1. 2019. urtean egindako kontsumo-ikuskapenen kopurua: 40 puntu.

  2. Ikuskatutako kontsumo-sektoreen kopurua: 10 puntu.

  3. Kontsumo-ikuskapena egiten duen pertsonen kopurua eta kostua 30 puntu.

  4. Bulegoak bere zerbitzuak ematen dituen udalerriko biztanleriaren bolumena: 20 puntu.

  1. Deialdi honetan ematen diren dirulaguntzak bateragarriak dira beste administrazio batzuek edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek mota bereko gastuak finantzatzeko emandako edozein dirulaguntza edo laguntzarekin, bai eta helburu bera duen beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin ere.

  2. Gainfinantzaketarik sortuz gero, edo deialdi honetan ezarritako gehieneko finantzaketa publikoko ehunekoa gaindituz gero, dagokion kopurura arte murriztuko da jaso beharreko dirulaguntza.

  3. Itzultze-betebehar bera aurreikusita duten beste laguntza batzuekin konkurrentzian sortuz gero gainfinantzaketa, itzuli beharreko kopurua proportzionala izango da diruz lagundutako jardueraren kostuarekiko laguntzak dakarren ehunekoarekiko.

  1. Aurkeztutako eskabideak dagozkien prozeduraren arabera izapidetuko dira deialdiko laguntza-lerro bakoitzean, eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariari dagokio prozeduran planteatuko gai guztien gaineko ebazpenak hartzea, betiere, epaimahai kalifikatzailearen proposamena kontuan hartuta.

  2. Esleipen-prozedura bakoitzean hartuko den ebazpenak zehaztutako du eskatutako dirulaguntzak ematen ala ukatzen diren. Emanez gero, honako hauek zehaztuko dira: erakunde onuradunaren izena, diruz lagundutako proiektua eta emandako zenbatekoa, urtez urteko banaketarekin. Ukatzen diren dirulaguntzen kasuan, erakunde eskatzailearen izena eta dirulaguntza ukatzeko arrazoiak emango dira.

  3. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta jakinarazpenaren balioa izango du.

  4. Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe hori igarota aurreko paragrafoan ezarritako jakinarazpenik egin ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

  5. Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, berau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

  6. Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak onuradunei emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen eremuan hasitako edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaituta egotea. Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo laguntzak itzultzeko betebeharra ezarriko balitz eta halakorik egingo ez balitz horretarako ezarritako borondatezko epean, indargabetu egingo da baldintzapean emandako laguntza, onuradun izateko debekua dakarten egoera batean egoteagatik.

  1. Bi libramendutan ordainduko dira deialdi honen babesean emandako dirulaguntzak; honela:

    1. Lehen ordainketa, hau da, emandako dirulaguntzaren % 75, 16.a) artikuluan zehaztutako epean egingo da, berariaz uko egiten ez bazaio, betiere.

    2. Bigarren ordainketa 2021ean egingo da, eta 15. artikuluan xedatutakoaren arabera emandako dirulaguntza justifikatu eta gero egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoa ordainduko.

      Dirulaguntza ez da ordainduko baldin eta onuradunak ez baditu ordaindu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, orobat, itzulketa-ebazpen bat dela medio, zorduna bada.

  2. Toki-erakunde batek zerbitzua partekatzen duen erakunde bat baino gehiagoren izenean aurkezten badu eskabidea, erakunde eskatzaileari ordainduko zaio, hargatik eragotzi gabe hark gainerako erakundeen artean egin beharreko banaketa, lotzen dituen hitzarmenaren arabera.

  1. Emandako dirulaguntza justifikatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu onuradunak 2021eko martxoaren 31 baino lehen:

    1. Informazio- eta prestakuntza-jarduerak funtzionatzera eta gauzatzera bideratu bada emandako laguntza, egindako gastu osoaren ziurtagiria, organo eskudunak emana.

    2. Kontsumo-ikuskapenak egitera bideratu bada emandako laguntza, egindako gastu osoaren ziurtagiria, organo eskudunak emana.

    3. Ekipamendua eskuratzera bideratu bada emandako laguntza, egindako gastu osoaren ziurtagiria, organo eskudunak emana, eskuratutako ondasun higigarrien inbentarioaren ziurtagiria, eta kontsumitzaileak babesteko asmoz ondasun horiek modu mugagabean duten eraginarena, eta egindako gastuaren faktura.

    4. KIUB instalatu, eraberritu, handitu edo lekuz aldatzearen ondoriozko gastuak ordaintzeko erabili bada laguntza, egindako gastu osoaren ziurtagiria erantsi beharko da, organo eskudunak emana.

    5. Nolanahi ere, KIUBek 2020. urtean garatutako jardueren amaierako memoria.

  2. Toki-erakunde batek zerbitzua partekatzen duen erakunde bat baino gehiagoren izenean aurkezten badu eskabidea, aipatutako toki-erakunde guztiei buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko da eskabidearekin batera.

  3. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak nahi adina egiaztapen egin dezake emandako dirulaguntzaren inguruan, eta laguntza justifikatzeko dokumentu guztiak aztertu ahal izango ditu.

  4. Gastuak justifikatzean, ikusten bada % 15etik gorako eta % 25 edo hortik beherako desbideratzea dagoela dirulaguntza emateko aintzat hartutako aurrekontuarekiko, emandako dirulaguntza gutxiko da, ebazpen baten bidez, eta, horrela, benetan gastatutako diru-zenbatekoari aplikatuko zaion ehunekoa eta dirulaguntza kalkulatzeko aurrekontuari aplikatu zitzaiona berbera izango da.

    • 25etik gora desbideratzeak dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du, ebazpen honen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, non eta ez den justifikatzen dirulaguntza esleitzeko helburuak bete direla. Horrela gertatuz gero, aurreko lerroaldean aurreikusitako moduan gutxituko da dirulaguntzaren zenbatekoa.

Betebehar hauek izango dituzte agindu honetan araututako dirulaguntzak jasotzen dituzten erakunde onuradunek:

  1. Esleitutako dirulaguntza onartzea. Ildo horretan, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean onuradunek ukoa idatziz eta espresuki adierazten ez badute, dirulaguntza onartu egiten dutela ulertuko da.

  2. Dirulaguntza zertarako eman den, horretarako erabiltzea, eta eskatu adina dokumentu ematea Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen inguruko egitekoak baitituzte.

  3. Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoetan jasotako kontsulta eta erreklamazio guztiak kudeatzea, Kontsumonet informatika-aplikazioaren bidez, zeinak barne hartzen baititu Kontsumitzaile eta Erabiltzaileei Informazioa eta Arreta emateko Zentroen sareko zentro guztien jarduketak.

  4. Kontsumobidek diruz lagundutako jarduerak garatzeko (haien zabalkundea edo publizitatea egin beharra dagoenean) laguntza eman izanaren jakinarazpena bermatzea, eta, horretarako dagokion logotipoa erabiltzea.

  5. Toki-erakundeak ikuskapen-jarduerengatiko laguntzak jaso baditu, diruz lagundutako erakundea behartuta egongo da Kontsumobideren ikuskapen-kanpainetan eta alerta-sarean laguntzera.

  6. Sexismorik gabeko hizkuntza eta irudiak erabiliko direla bermatzea jarduerak sustatu eta horien berri ematean.

  7. Erabiltzaile eta kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak bete direla bermatzea dirulaguntzaren helburuarekin lotutako harremanen eremuan.

  8. Kontsumobideri jakinaraztea dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako inguruabarren aldaketa oro, aldaketa objektiboa zein subjektiboa izan.

  9. Beste edozein administraziok edo erakundek publikoa zein pribatua izan helburu berarako ematen dituen dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatuz eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri ematea.

    1. Baldin eta behar baino zenbateko handiagoak jasotzen baditu dirulaguntzaren erakunde onuradunak, horiek itzultzera behartuta dago. Horretarako, bi hileko epea izango du, itzulketa-ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarri bezala. Hain zuzen ere, dekretu horrek arautzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra, eta berak ezartzen ditu horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak.

      1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14., 18. eta 46. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan aurreikusitako gainerako betebeharrak betetzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzeko azaroaren 17ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezartzen diren kasuetan, dirulaguntzak kendu egingo dira, eta, ondorioz, jasotako zenbatekoak eta berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko ditu erakunde onuradunak. Halaber, horrela jokatuko da baldin eta erakunde onuradunak betebeharrak konplitu gabe uzten baditu, gastuak justifikatzen ez baditu, eskabidean esandakorako gabe beste zerbaitetarako erabiltzen badu, edota, oro har, ebazpen honetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako betekizunen bat betetzen ez badu.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENEGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Xedapen hauek arautzen dituzte ebazpen honetako dirulaguntzak: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuko Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua, eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta azken horren araudia onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 10a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.