Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 10ekoa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko dirulaguntzen programaren 2019ko deialdia -Renove programa-, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 493
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/10
  • Argitaratze-data: 2020/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko ekainaren 12ko Aginduaren bidez, etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko dirulaguntzen programaren (Renove programaren) 2019ko deialdia egin eta arautzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak gauzatzeko. Aipatutako agindu hori 2019ko ekainaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (116. zk.).

Programa honetako laguntzak, energia-eraginkortasunari lotuak, Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez finantzatzen dituzte % 50ean, Euskadiko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren barnean eta, zehatzago, sektore guztiak karbono baxuko ekonomiara igaro daitezela errazteko helburuaren barnean.

EGEF funtsekin ere finantzatuta dagoenez, emakida-jakinarazpena da 1303/2013 Erregelamenduaren 125.3.c) artikuluak eskatutako laguntzaren baldintzak ezartzen dituen Agiria. Horrenbestez, ebazpen honetan, 2019ko ekainaren 12ko Aginduan jasotako alderdiez gain, finantzaketa bateratu horren ondoriozko alderdi espezifikoak ere jaso beharko dira.

2019ko ekainaren 12ko Aginduaren 12. artikuluak ezartzen duenez, balioespen-epaimahai bat egin behar da aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Epaimahai hori Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariak, Proiektu, Obra eta Ikuskapeneko arduradunak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko teknikari batek osatuko dute.

Etxebizitzako sailburuordearen 2019ko azaroaren 19ko Ebazpenaren bidez, idazkari gisa arituko zen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko teknikaria izendatu zen. Ebazpen hori prozedurako interesdun guztiei jakinarazi zitzaien.

2019ko ekainaren 12ko Aginduak ezartzen duenez, balioespen-epaimahai horrek, arauan zehaztutako esleipen-irizpideak oinarri hartuta, dagokion proposamena helaraziko dio Etxebizitzako sailburuordeari.

Ikusi da balioespen-epaimahaiak aurkeztutako akta, eta aintzat hartu da Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko ekainaren 12ko Agindua, zeinaren bidez egiten eta arautzen baita etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza efizientearen arloko dirulaguntzen programa (Renove programaren) 2019ko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta haien ondoriozko obrak gauzatzeko dena. Gauzak horrela, honako hau

Lehenengoa. Beren eskabidean atzera botatzat jotzea ebazpen honen III. eranskinean jasota dauden jabekide-erkidegoak, eskatutako dokumentazioa zuzendu edo aurkeztu ez dutelako.

Bigarrena. Dirulaguntzak ematea ebazpen honen I. eranskinean zehaztuta dauden jabekide-erkidegoei, bertan jasota dauden proiektuetarako eta bertan zehaztutako zenbatekoan eta urteko kuotekin.

Laguntzen xede diren jarduketek amaituta egon beharko dute 2022ko uztailaren 31 baino lehen, eta, hori egiaztatzeko, obren harrera-akta edo amaitu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Erakunde onuradunaren asmoaz haragoko kausak gertatzen direnean eta kausa horiek behar bezala justifikatzen badira, erakundeak epea luzatzeko eska dezake, gauzatze-epea amaitu baino lehen. Epea ez da onuradunak justifikatutako atzerapenaren aldia baino gehiago luzatuko eta ez da 2022ko abenduaren 30a baino beranduago bukatuko. Gainera, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen baten bidez onetsi beharko da, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren.

Hirugarrena. Eskatutako dirulaguntzen emakida ukatzea ebazpen honen II. eranskinean identifikatutako jabekide-erkidegoei. II. eranskin horretan zehaztuta daude ukatzeko arrazoiak.

Laugarrena. Ebazpen honetan adierazi gabe dauden alderdi guztietarako, onuradunek laguntzak arautzen dituen 2019ko ekainaren 12ko Aginduan xedatutakoari eta, zehazki, bertako 17. artikuluan Onuradunen betebeharrak jasotakoari jarraitu behar diote.

Bat etorriz 15. artikulu horren 2.a) atalean xedatutakoarekin, beharrezko eta ezinbesteko baldintza izango da Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak proiektua onestea obren lizitazioa egin baino lehen eta obrak hasi aurretik. Onespen hori emateko, lehenengo egiaztatuko du agiria bat datorrela 2019ko ekainaren 12ko Aginduaren helburuekin eta bete egiten duela Eraikuntzarako Kode Teknikoa eta bete beharreko gainerako araudia. Irisgarritasunaren kasuan, arrazoitu beharko da Erabilgarritasun-irizpideak aplikatzen direnean. Esku hartzeko proposamenean eskatzen den edukia jaso beharko du nolanahi ere eta, hala badagokio, berariaz adierazi beharko da zer aldaketa egin zaizkion dirulaguntza oinarritu duen proposamenari. Aurrekontua egitean, bereizitako kapituluz osatutako sistema bat ezarri beharko da diruz lagundu daitekeen jarduketa bakoitzerako, 2019ko ekainaren 12ko Aginduaren II. eranskinean proposamena idazteko jaso diren jarraibideetan ezarritakoa betez.

Bosgarrena. Onuradunek idatziz eginiko kontratuak eduki beharko dituzte laguntzaren xede diren jarduketak gauzatzeko. Kontratu horiek egiteko baimena eman beharko du aldez aurretik laguntzak kudeatzen dituen organoak.

Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa handiagoa bada Sektore Publikoko Kontratuen Legean ezarritako zenbatekoak baino, onuradunak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.3 artikuluan xedatutakoa betez, gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa hartu aurretik, zerbitzua egiteko edo ondasuna emateko. Alderdi hori hala proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko kontratuan (zerbitzu-kontratua) nola obra-kontratuan aplikatu beharko da. Aurkeztutako eskaintzen artetik aukeraketa egiteko (justifikazioan edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskabidean aurkeztuko dira), efizientzia- eta ekonomia-irizpideak erabiliko dira, eta txosten baten bidez berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean.

Onuradunek ezin dute inola ere diruz lagundutako jarduerak osorik edo partzialki gauzatzeko hitzarmenik egin honako hauekin:

  1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehaztutako debekuetako bat duten pertsona edo erakundeekin.

  2. Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten pertsona edo erakundeekin.

  3. Bitartekari edo aholkulariekin, horiei ordaindu beharrekoak eragiketaren kostu totalaren ehuneko jakin gisa definitzen badira; non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioarengatik.

  4. Onuradunarekin loturaren bat daukaten pertsona fisikoekin edo juridikoekin, inguruabar hauek gertatzen direnean izan ezik:

    1. Erakunde emailearen berariazko baimena aldez aurretik lortzea.

    2. Diruz laguntzeko zenbatekoa ez izatea lotutako erakundeak izandako gastua baino handiagoa. Kostua egiaztatzeko, onuradunaren gastuak egiaztatzeko ezarritako baldintza berberak jarraitu beharko dira.

  5. Deialdi edo programa berean laguntza eskatu, baina betekizunak betetzen ez dituztelako edo beharrezko balioespena lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsonekin edo erakundeekin.

    Seigarrena. Dirulaguntzen programa hau honela sartzen da Euskadiko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboan:

    Helburu tematikoa: 4HT Sektore guztiak karbono baxuko ekonomiara igaro daitezela erraztea.

    Inbertsio-lehentasuna: 4.c IL Azpiegitura publikoetan -eraikin publikoak barne- eta etxebizitzetan energia berriztagarrien erabilera, energiaren kudeaketa adimenduna eta eraginkortasun energetikoa sustatzea.

    Helburu espezifikoa: 4.c.1 HE Eraikuntzan eta azpiegitura nahiz zerbitzu publikoetan energiaren eraginkortasuna hobetzea eta CO2 isurpenak murriztea.

    Esku-hartzearen kategoria: 014 Egungo eraikinen energia-efizientzia berritzea, erakusketa-proiektuak eta laguntzeko neurriak.

    Ibilbide finantzarioa duen erakundea: Eusko Jaurlaritza.

    Zazpigarrena. EGEFren Programa Operatiboaren baterako finantzaketaren ondorioz, honako betebehar hauek bete beharko dira, gutxienez:

    Kontrol, erantzukizun, zehapen-araubide eta ez-betetzeei dagokienez, onuradunak Espainiako eta Europako legedia bete beharra dauka. Horrez gain, dirulaguntzei buruzko Espainiako eta Europako arauak bete beharko ditu.

    Diruz lagundutako obretan argitaratu beharko da Euskadiko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren esparruko baterako finantzaketa jasotzen dutela, bat etorriz 1303/2013 Erregelamenduaren 115. artikuluaren 3. apartatuan eta XII. eranskinaren 2.2 apartatuan ezarritakoarekin. Diruz lagundutako obrei buruz informazio- eta komunikazio-ekintzak egiten badira, hedapenari lotutako material edo euskarrietan berariaz aipatu beharko da EGEFren bidezko baterako finantzaketa komunitarioa dutela, Batasunaren enblema eta Europar Batasunaren erreferentzia txertatuta; eta eragiketa egiten den bitartean, haren deskribapen laburra egingo da bere webgunean, Batasunaren dirulaguntza jasotzen duela nabarmenduta, eta proiektuari buruzko informazio-kartel bat jarriko da gutxienez, A3 tamainakoa edo handiagoa, eta Batasunaren dirulaguntza jasotzen duela aipatuko da erraz ikusteko leku nabarmen batean (IV. eranskinean atxiki da).

    Laguntzak arautzeko oinarrietan adierazten da zer metodo erabili behar den zehazteko zein diren eragiketaren kostuak eta dirulaguntzak ordaintzeko baldintzak.

    Diruz lagundutako jarduketari buruzko informazioa eman behar du onuradunak, hala eskatzen zaionean eta eskatzen zaion formatuan.

    Diruz lagundutako jarduketei buruzko kontabilitate bereizi bat izan beharko du, edo, bestela, erraz identifikatzeko moduko kodeak dituen kontabilitate bat.

    Aukeratutako eragiketaren inguruko finantza- eta administrazio-informazioa eta haren garapenaren jarraipenari buruzko informazioa artxibatzea, eragiketaren gastuak jasota dauden kontuak aurkeztu ondoko abenduaren 31tik hiru urte igaro bitartean, eta agintari eskudunei ematea eskatzen dutenean.

    Eragiketari lotutako produktibitate-adierazleetan nolako maila lortu den jakinaraztea, bai eta gastuak justifikatzea ere.

    EGEF laguntzari baiezkoa emanez gero, onartu egingo da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 115. artikuluaren 2. apartatuan jasotako eragiketen zerrenda publikoan sartzea.

    Iruzurraren kontrako proportziozko neurri eraginkorrak hartzea bere kudeaketa-eremuan, finantzaketa bikoitza saihestea, dokumenturik ez faltsutzea, eta abar, bai eta arrisku posibleak hautemateko informazioa ematea ere. Neurri horien ondorioz, arriskuak saihesteko prozedura berrikusi ahal izango da, eta, iruzur egiteko arrisku handia dagoela ebazten bada, laguntza ukatzeko edo dagoeneko kobratutako laguntza erretiratzeko aukera ere aplikatu ahal izango da.

    Obrak Europako Egitura eta Inbertsio Funtsetako bat edo gehiagoren laguntza edo Batasuneko programa baten edo askoren eta beste tresna batzuen laguntza jasotzen badu, Europako Egitura eta Inbertsio Funtsetako batengatik dirua itzultzeko ordainketa-eskabide bateko gastu-partidak ezin izango du Batasunaren beste funts edo tresna baten dirulaguntza jaso, ezta funts berarena ere, beste programa baten barruan 1303/2013 Erregelamenduaren 65. artikuluaren 11. puntua.

    Zortzigarrena. Erakunde interesdun guztiei jakinarazi behar zaie ebazpen hau, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.

    Bederatzigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

    Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 10a.

    Etxebizitzako sailburuordea,

    PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.

    (Ikus .PDF)