Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 10ekoa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduari jarraikiz aurkezten diren dirulaguntza-eskaerak ebazten dituena. Agindu horren bitartez, oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2019. urterako deialdia egiten da. Dirulaguntzen bigarren lerroa: Immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 6
  • Hurrenkera-zk.: 70
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/10
  • Argitaratze-data: 2020/01/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Justizia; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez (2019ko abuztuaren 30eko EHAA) oinarriak onartu ziren laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara zitzaten, eta 2019. urterako deialdia egin zen. Zehazki, agindu horren III. kapituluak arautzen du dirulaguntzen bigarren lerroa: immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzak.

    Aginduaren 20. artikuluan ezartzen da 498.080 euroko aurrekontu-kreditua bideratuko dela EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei emango zaizkien laguntzak finantzatzeko, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten.

  2. Agindu horren 19. eta 21. artikuluetan daude zehaztuta finantzaketa publikoa jasotzeko eskaera egiten dutenek bete beharreko baldintzak, baita esleipen-irizpide espezifikoak ere.

    I. eranskinean zehaztutako EAEko toki-erakundeek, tokiko organismo autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek laguntzak eskatu dizkiote Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzari, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jardueretarako.

  1. Aginduaren 4. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, Balioespen Batzordea bildu zen 2019ko azaroaren 8an, eta laguntzen lerro honetan aurkeztutako eskaeren ebazpen-proposamena egin zuen, aurreko araudia aintzat hartuta.

    Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren Balioespen Batzordeak eginiko txosten teknikoa ikusita,

Lehenengoa. II. eranskinean zehaztutako EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei eranskin horretan bertan adierazitako zenbatekoak ematea, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten.

Bigarrena. III. eranskinean zehaztutako eskaera ukatzea.

Hirugarrena. IV. eranskinean zehaztutako eskaera atzera botatzea.

Laugarrena. Emandako laguntzen ordainketa zatikatuta egingo da, bi alditan: % 70 ordainduko da 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren 10.a) artikuluan ezarritako epea igarotakoan, berariaz uko egin ez bazaio eta diruz lagundutako ekintzen gutxienez % 70i dagokion gastuaren betearazpena justifikatu eta egiaztatu ondoren; eta gainerako % 30a ordainduko da 2020ko ekitaldian, justifikatzeke geratzen diren gainerako ekintzak 2020ko martxoaren 31 baino lehen justifikatu ondoren, bat etorriz hurrengo puntuetan ezarritakoarekin.

Bosgarrena. Erakunde onuradunak berariaz adierazi beharko du Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak babesa eman diola dirulaguntza jasotzen duten jarduera guztiak dibulgatzen, zabaltzen edo argitaratzen direnean.

Seigarrena. Gastuak justifikatzeko, jatorrizko egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, edo, salbuespen gisa, horien kopia konpultsatuak; bestela, erakunde publikoan fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Azken kasu horretan, ziurtagirian adierazi beharko dira kontratatutako immigrazio-teknikariaren zenbakia eta kategoria profesionala, lan-harremanaren ondoriozko kostu ekonomikoa eta garatutako jardueren kostua (2019ari dagozkionak).

Zazpigarrena. Dirulaguntza justifikatzeko igorritako dokumentua aztertu ondoren, gainfinantzaketa badago edo ez badira aurkeztu eskatutako gastuen faktura guztiak, dirulaguntzaren bigarren ordainketaren minorazioa edo jasotako dirulaguntza osoa edo horren zati bat Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra, Gizarte Politiketako sailburuordeak likidazio bereizia egiteko ebazpena emango du, eta, hala badagokio, bi hilabeteko epea ezarriko du dagokion zenbatekoa itzultzeko, ebazpena jasotzen denetik hasita.

Zortzigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira emandako dirulaguntza guztiak eta horien onuradun diren erakundeak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 10a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)