Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 10ekoa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, beraren bidez Eusko Jaurlaritzak balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako «Elkarlan» sariak ematen ditu.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 5708
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/10
  • Argitaratze-data: 2019/12/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2019ko urriaren 15eko Aginduak ezarritakoarekin jarraituz (2019ko urriaren 21eko EHAA), Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Eusko Jaurlaritzaren «Elkarlan» sariak emateko deialdia onesten duena, eta behin Hautaketa Batzordeak egindako proposamena aztertuta, zazpigarren oinarriko 9 atalaren aplikazioan

Lehenengoa. «Elkarlan» sariak ematea, hau da, prestazio hauek.

a) 6.000 euro gordin, parte-hartzea sustatzeko modu ezberdinak aplikatzeko aukera ematen duen balio publikoa batera sortzeko proiektu berritzailea onartzeko.

b) 3.000 euro gordin, jardunbide egokiak beste eragile batzuei transferitzeko prozesuan aplikatu ahal izateko.

  1. kanpoko aholkularitza izango da, beste eragile batzuei transferitzeko prozesuan zehar.

  2. saritutako proiektuari zabalkundea emango zaio komunikabide eta hedabideetan hurrengo proiektuetarako:

    (Ikus .PDF)

    Bigarrena. Onartutako proiektuetako bakoitzerako Hautaketa batzordeak egindako balioespenak eranskinan argitaratzea.

    Aurkeztu diren eskaera hauek ezetsi egin dira, Aginduan ezarritako eskakizunak ez betetzeagatik:

    10 espedientea

    Eskatzaileak: Iñigo Urrutia Díaz.

    Proiektua: Conocer para Proteger.

    Kausa: ez da irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoa.

    12 espedientea

    Eskatzaileak: Cobizi Koop. Elk. Txikia.

    Proiektua: Cobizi-Mejor en compañía.

    Kausa: ez da irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoa.

    15 espedientea

    Eskatzaileak: Iyuya Urrutia Goya.

    Proiektua: Pasaian BiziHezi Eskubidean.

    Kausa: ez da irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoa.

    27 espedientea

    Eskatzaileak: Calasanz Santurtzi SL.

    Proiektua: Impresión de Biomodelos anatómicos 3D a partir de imágenes radiológicas. Un nuevo perfil profesional.

    Kausa: ez da irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoa.

    32 espedientea

    Eskatzaileak: Ane Maruri Lizarraga.

    Proiektua: Errelevium.

    Kausa: ez da irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoa.

    34 espedientea

    Eskatzaileak: Maria Lina Ugarte Empty.

    Proiektua: Asociación Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Erraza Elkartea.

    Kausa: ez da irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoa.

    35 espedientea

    Eskatzaileak: Alaitz Echeandia Arteaga.

    Proiektua: Apps Udala Zabaltzen. Apps ciudadanas de colaboración y plataforma multidispositivo de Gobierno Abierto.

    Kausa: ez da irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoa. Foru sektore publikokoa den erakunde baten izenean egiten du.

    37 espedientea

    Eskatzaileak: Asociación para la revitalización del Bilbao metropolitano.

    Proiektua: Análisis de Escenarios para la cultura democrática y participación en las decisiones públicas.

    Kausa: Partaidetza publiko nagusia duen erakundea da, nahiz eta ezein administrazioren sektore publikoan sartuta ez egon.

    43 espedientea

    Eskatzaileak: Asoc de desarrollo rural Enkarterrialde.

    Proiektua: Promoción colaborativa de la Vía Verde Montes de Hierro.

    Kausa: Partaidetza publiko nagusia duen erakundea da, nahiz eta ezein administrazioren sektore publikoan sartuta ez egon.

    Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dezakete sail berbereko sailburuaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

    Seigarrena. Entitate sarituek idatziz eta espresuki adierazi beharko dute saria onartzen dutela, saritze-ebazpena argitaratu eta 3 egun naturaleko epean. Horretarako, saria onartzeko inprimaki bat izango dute Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean.

    Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 10a.

    Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

    ELIXABETE ECHANOVE LANDAJUELA.

    (Ikus .PDF)