Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 29koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira mahastizaintzako sektorea bultzatzeko programan jasotako laguntzen balorazio-batzordeko kideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 1
  • Hurrenkera-zk.: 1
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/29
  • Argitaratze-data: 2020/01/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak; Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatu eta aplikatzen dira. Bada, dekretu horren 10. artikuluko 2. lerrokadan, hau ezartzen da: «Aurkeztutako eskaeren balorazioa egiteko Balorazio Batzordea osatuko da. Hauek osatuko dute batzorde hori: elikagaien industrien arloko Zuzendaritza eskudunaren titularrak edo bere ordezkoak, Batzordeko zuzendaria izango dena, eta elikagaien industriaren arloko Sailburuordetza eskudunaren zuzendaritzetako langile teknikoen artean aukeratutako bi pertsonek, hitza eta botoa duten batzordekideak izango direnak. Horiek ebazpen bidez izendatuko ditu elikagaien industriaren arloko Sailburuordetza eskudunaren titularrak; ebazpen horretan izendatuko da batzordeko idazkaria.»

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretua ikusita, honako hau

Honako hauek izendatzea balorazio-batzordeko kide. Batzorde horrek laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena egingo. Laguntza horien deialdia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez egin zen, zeinak 2020ko deialdia egin baitzuen mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea bultzatzeko programan inbertsioetarako laguntzak emateko.

Batzordeburua:

Peli Manterola Arteta jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria.

Batzordekideak:

Mario Michel Rodriguez jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna.

Miguel Angel Osua Perdigón andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako laguntza-arloko teknikaria, idazkari jardungo duena.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 29a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.