Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 28koa, Ingurumeneko sailburuordearena, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei ingurumenaren arloko boluntariotzako proiektuak gara ditzaten dirulaguntzak ematekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 115
  • Hurrenkera-zk.: 2285
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/28
  • Argitaratze-data: 2020/06/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko irailaren 11ko Aginduak (2019ko irailaren 23ko EHAA, 180. zk.) arautzen du irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei dirulaguntzak ematea EAEko ingurumenaren arloko boluntariotza proiektuak gara ditzaten.

2019ko irailaren 11ko Aginduan xedatutakoari jarraituz eta horretarako eratutako ebaluazio-organoak egindako txostena aldez aurretik aztertu ondoren,

  1. Dirulaguntza ematea ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako proiektu eta erakundeei.

  2. Dirulaguntza ukatzea ebazpen honen II. eranskinean aurkeztutako erakundeen proiektuei, adierazten diren arrazoiengatik.

  3. Dirulaguntza 2019ko irailaren 11ko Aginduaren 16. artikuluan ezarritakoari jarraituz ordainduko da, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak ebazpena eman ondoren.

  4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea emandako dirulaguntzen zerrenda, informazio gisa, dirulaguntzen aginduaren 15.4 artikuluan azaldutakoa beteaz.

  5. Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuari, berori jakinarazten denetik hilabeteko epean, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

    Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 28a.

    Ingurumeneko sailburuordea,

    MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)