Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 22koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2019-2020ko ikasturteko bigarren lauhileko euskara-ikastaroetarako. Deialdi honetan parte hartu ahalko dute bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta instituzionaleko langileek, bai IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten herri-erakundeetako langileek.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5532
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/22
  • Argitaratze-data: 2019/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Lehenengoa. Helburua.

Euskal administrazio publikoetako langileen hizkuntza-gaikuntzan eragin eta bultzatzea.

Bigarrena. Nori zuzendua.

Deialdi hau zuzenduta dago bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileei, bai IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten herri erakundeetako langileei.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskara erabiltzeko normalizazio-prozesua arautzen duen 86/1997 Dekretuaren ildotik:

Deialdi honetan, parte hartuko dute:

  1. Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta instituzionaleko langileek. Ezin izango dute deialdi honetan parte hartu, ordea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek, Autonomia Erkidegoko administrazioaren zerbitzura diharduten irakasleek, Ertzaintzaren langileek eta Justizia Administrazioko langileek. Langile horiek guztiek eurentzat antolatutako berezko deialdietan parte hartu ahal izango dute, euren erakundeen tamaina eta gainerako ezaugarrien arabera eratutakoetan.

  2. Deialdi honetan hizkuntza-prestakuntza jaso ahal izango dute hurrengo herri-erakundeetako enplegatu publikoek, baldin eta hurrengo atalean agertzen diren baldintzak betetzen badituzte:

    1. EAEko Toki eta Foru administrazioak eta haien erakunde autonomiadunak.

    2. Eusko Legebiltzarra eta lurralde historikoetako batzar nagusiak.

    3. HKEE-TVCP (Herri Kontuen Euskal Epaitegia), Arartekoa eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia.

    4. UPV/EHUko (Euskal Herriko Unibertsitatea) administrazio eta zerbitzuetako langileak.

    5. Lan Harremanen Kontseilua eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Kontseilua.

      Deialdi honetan eskaintzen den hizkuntza-prestakuntza jasotzeko aurrez aipatutako erakunde publikoek, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak 2005eko azaroaren 30ean eman zuen aginduan zehazten diren baldintzak bete beharko dituzte. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da IVAPek Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua; eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak. Betebeharrekoak honakoak dira:

      Hizkuntza normalizaziorako plana onartua izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak ezarritakoarekin bat etorriz.

      Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin Lankidetza-Hitzarmena izenpetuta izatea, 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. eranskineko ereduarekin bat etorriz.

      Deialdi honetan eskaintzen den hizkuntza-prestakuntza IVAPek finantzatuko du horretarako duen aurrekontuaren bidez. Aurrekontua nahikoa ez balitz, IVAPek indarrean dagoen araudian aurreikusitako lehentasun irizpideak jarraituko ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta instituzionaleko langileen kasuan, Funtzio Publikoaren Sailburuordetzaren 2004ko maiatzaren 27ko Instrukzioan zehaztutako irizpideak jarraituko dira, eta IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten erakundeetako langileen kasuan, 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 3. artikuluan ezarritako irizpideak jarraituko dira.

      Hirugarrena. Arau orokorrak eta ikastaroetan parte hartzeko baldintzak.

      Ondoren zerrendatutako gaiak arautzeko 2019-2020ko ikasturteko deialdi nagusietako oinarriak aplikatuko dira:

      Ordu-kredituari buruzko araubidea.

      Administrazioko taldeak osatzea.

      Matrikula-orriaren bitartez eskolatzea.

      Eskolara joatea eta asistentzia kontrolatzea.

      Eskolan berandu hastea.

      Eskola behin betiko uztea.

      Ikastaroen aprobetxamendu irizpideak.

      Eskaintzen diren moduluak (egunean 2/3 ordukoak, trinkoak).

      Administrazio-taldeak osatze aldera, deialdi osagarri honetan mailaketa-proba bakarra egingo da.

      Aipatutakoak arautzeko, bi ebazpenok hartuko dira kontuan:

      Batetik, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta instituzionaleko langileei dagokienez, erreferentzia moduan hartuko da IVAPeko zuzendariaren 2019ko maiatzaren 3ko Ebazpena, 2019-2020ko ikasturteko euskara-ikastaroetara dei egiten duena (2019-05-13ko EHAA, 88. zk.).

      Bestetik, IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten herri-erakundeetako langileei dagokienez, erreferentzia moduan hartuko da IVAPeko zuzendariaren 2019ko maiatzaren 3ko Ebazpena, 2019-2020ko ikasturteko euskara-ikastaroetara dei egiten duena (2019-05-13ko EHAA, 88. zk.).

      Oraingo deialdi honetan otsailetik ekainera arteko eskaera egin ahal izango dute interesatuek, betiere baldintza hauen pean:

    1. Ikastaroa urrian hasi ez duten langileek, salbuespen oso berezirik ezean, ezingo dute bi orduko ikastarorik hasi otsailean. Urrian hasi ez direnek, beraz, otsailean bost orduko ikastaroa edo barnetegiko ikastaroa egin beharko dute.

    2. Urrian hasi diren ikasleek, aldiz, ikastaro trinkoa nahiz modulu aldaketa eskatu ahal izango dute otsailean, hau da, ikastaro trinkotik 2 ordukora aldatzea, edo alderantziz.

      Modulu aldaketei dagokienez, oraingo deialdi honetan ezingo da autoikaskuntza ikastarorik hasi.

      Betiere HABEk araututako ikastaro-moduluak izan behar dute, eta otsailetik ekainera arteko iraupena izan behar dute.

      Laugarrena. Lanorduetako ikastaroak.

      1. Ikastaroen eskaintza lanorduetan.

        Ebazpen honen II. eranskinean adierazten dira deialdi honetan, lanorduetan, egin daitezkeen ikastaroak.

        Deialdi hau 2019-2020ko ikasturteko bigarrena da, eta bertan egiten den ikastaro-eskaintza mugatua da, gorago aipatu diren 2019ko maiatzaren 3ko ebazpenetan iragarri bezala.

        IVAPek ondoen iritzitako egokitzapenak egin ditzake II. eranskinean zehazten diren hasiera eta bukaera egunetan nahiz ordutegietan.

      2. Eskabideak nola egin, lanorduetako ikastaroetarako.

        1. IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten erakundeak (udalak, foru aldundiak, UPV/EHU, etab.).

        IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten erakundeetako langileek IVAPen inprimakia erabili ahalko dute. Inprimakia eskura egongo da helbide elektroniko honetan:

        www.ivap.euskadi.eus

        (euskara > euskara ikastaroak > 1-2-3HE prestatzeko ikastaroak > beste administrazioak > izena emateko inprimakia).

        Eskatzaileak erakundeko langile-arduradunaren baimena beharko du eskaera onartua izateko. Horretarako, eskabide-orrian bertan arduradunaren sinadura eta erakundearen zigilua agertu beharko dira.

        Erakundeek helbide honetara bidali behar dituzte onartu dituzten eskabideak: IVAP (Hizkuntza Prestakuntza eta Normalizazio Zerbitzua), Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

        2. Eusko Jaurlaritzako langileen eskabideak.

        Eusko Jaurlaritzako langileek bi bide izango dituzte eskabidea egiteko: paperezkoa edo telematikoa.

        1. Paperezko eskabidea: IVAPek beren beregi prestatutako inprimakia erabili beharko da. Inprimaki hori eskura egongo da helbide elektroniko honetan:

          www.ivap.euskadi.eus (euskara > euskara ikastaroak > 1-2-3HE prestatzeko ikastaroak > eusko jaurlaritza > izena emateko inprimakia).

          Eskatzaileak bere sailean entregatu behar du eskabidea. Sail bakoitzak sailean bertan grabatu eta kudeatuko ditu bere eskabideak, aplikazio informatikoaren bidez. Baimena sail bakoitzak eman edo ukatuko die eskatzaileei.

        2. Eskabide telematikoa norberaren ordenagailutik egin ahal izango da, intraneten bidez. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako intraneteko Jakina atarian IVAPek ezarritako helbide honetara jo beharko da:

          www.ivap.jakina

          Sistema hau erabili ahal izateko, eskatzaileak lehenik XL-Nets segurtasuneko sistemaren bitartez identifikatu behar du bere burua.

          Eskabide telematikoak sail bakoitzak kudeatuko ditu IVAPen aplikazio informatikoaren bidez. Baimena sail bakoitzak eman edo ukatuko die eskatzaileei.

      3. Lanorduetako eskabideak egiteko epea.

        Eskabideak egiteko epea abenduaren 2tik 16ra bitartekoa izango da, bai Eusko Jaurlaritzako langileentzat, bai IVAPekin hitzarmena duten herri-erakundeetako langileentzat.

        Eusko Jaurlaritzako sailek abenduaren 20ra arteko epea izango dute jasotako eskaerak izapidetzeko.

        IVAPekin hitzarmena duten erakundeek abenduaren 16ra arteko epea izango dute onartutako eskaerak IVAPera bidaltzeko. Epe horretatik kanpo bidalitako eskabideak ez dira onartuko; horretarako, eskabideak bidaltzeko irteera data hartuko da kontuan.

      4. Aldi baterako langileak lanorduetako ikastaroetan.

        Aldi baterako langileek egiaztatu egin beharko dute lan-hitzarmena dutela beren administrazioarekin, ikastaroak dirauen bitartean.

        Lan-hitzarmenen iraupena egiaztatzea sailaren/erakundearen ardura izango da; sailak/erakundeak onartzen dituen eskaerek, beraz, baldintza hori betetzen dutela ulertuko du IVAPek.

        Bosgarrena. Lanorduz kanpoko ikastaroak.

      1. Ikastaroen eskaintza eta baldintzak.

        Lanorduz kanpoko ikastaroak eskatzeko baldintzak eta ezaugarriak deialdi honen hirugarren oinarrian ezarri dira.

        Deialdi osagarri honetan ez da onartuko lanorduz kanpo autoikaskuntzan aritzeko eskaerarik.

      2. Eskabideak nola egin, lanorduz kanpoko ikastaroetarako.

        1. IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten erakundeetako langileek. Erakunde horietako langileek IVAPen inprimakia erabili ahalko dute. Inprimakia eskura egongo da helbide elektroniko honetan:

        www.ivap.euskadi.eus

        (euskara > euskara ikastaroak > 1-2-3HE prestatzeko ikastaroak > beste administrazioak > izena emateko inprimakia).

        Inprimakian ezinbestean jaso behar da erakundeko langile-arduradunaren baimena. Horretarako, eskabide-orrian bertan arduradunaren sinadura eta erakundearen zigilua agertu behar dira.

        Erakundeek helbide honetara bidali behar dituzte onartu dituzten eskabideak: IVAP (Hizkuntza Prestakuntza eta Normalizazio Zerbitzua), Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

        2. Eusko Jaurlaritzako langileen eskabideak lanorduz kanpoko ikastaroetarako.

        Eusko Jaurlaritzako langileek bi bide izango dituzte eskabidea egiteko: paperezkoa eta telematikoa.

        1. Paperezko eskabidea. IVAPek beren beregi prestatutako inprimakiaren bidez egin behar da. Inprimakia eskura egongo da helbide elektroniko honetan:

          www.ivap.euskadi.eus (euskara > euskara ikastaroak > 1-2-3HE prestatzeko ikastaroak > eusko jaurlaritza > izena emateko inprimakia).

          Eskatzaileak helbide honetara bidali behar du eskabidea: IVAP (Hizkuntza Prestakuntza eta Normalizazio Zerbitzua), Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

        2. Eskabide telematikoa. Norberaren ordenagailutik egin ahal izango da, intraneten bidez. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako intraneteko Jakina atarian IVAPek ezarritako helbide honetara jo beharko da:

          www.ivap.jakina

          Sistema hau erabili ahal izateko, eskatzaileak lehenik XL-Nets segurtasuneko sistemaren bitartez identifikatu behar du bere burua.

      3. Lanorduz kanpoko eskabideak egiteko eta IVAPen entregatzeko epea.

        Epea abenduaren 2tik 16ra bitartekoa izango da, bai Eusko Jaurlaritzako langileentzat, bai IVAPekin hitzarmena duten beste herri-erakundeetako langileentzat.

        Epe horretatik kanpo bidalitako eskabideak ez dira onartuko. Horretarako, eskabideak IVAPera bidaltzeko irteera data hartuko da kontuan.

      4. Aldi baterako langileak lanorduz kanpoko ikastaroetan.

        Aldi baterako langileek egiaztatu egin beharko dute lan-hitzarmena dutela euren administrazioarekin, ikastaroak dirauen bitartean.

        Lan-harremanaren iraupena egiaztatzea erakundearen ardura izango da, IVAPekin lankidetza-hitzarmena duten herri-erakundeen kasuan; erakundeak onartzen dituen eskaerek, beraz, baldintza hori betetzen dutela ulertuko du IVAPek.

        Administrazio Orokorreko langileek eskaera orriarekin batera, lan-kontratuaren kopia aurkeztu beharko dute.

      5. Lanorduz kanpoko ikastaroetan matrikulatzea.

        Langileak egindako eskaera IVAPek aztertu eta, hala badagokio, onartu ondoren, IVAPek matrikula-orria bidaliko du langilearen erakundera, honek langile bakoitzari berea helarazi diezaion.

        Matrikula-orriaren bitartez langilea edozein euskaltegi publiko edo pribatu homologatutan matrikulatu ahal izango da.

        Matrikulatzeko ezinbestekoa izango da langileak matrikula-orria euskaltegian entregatzea.

        Langileak, inon matrikulatzen ez bada, ahalik eta lasterrena itzuli behar du bere matrikula-orria IVAPera.

        Langileak egin duen matrikulak honako baldintza hauek betetzen baditu, matrikularen kostu osoa ordainduko du IVAPek:

      1. Matrikula-orria garaiz entregatzea euskaltegian: ikastaroa hasi baino lehen aurkeztu beharko da.

      2. Aurreko 5.1. oinarrian ezartzen diren ikastaroen ezaugarriak betetzea.

        Langileak egin duen matrikulak aurreko baldintzak betetzen ez baditu, IVAPek ez du ordainduko. Kasu horretan, ukapenaren berri emango du langilearen erakundean.

        Seigarrena. Ikastaroen hasierari buruzko arau orokorrak.

        Ikastaroa hasten den egunean bertan hasi beharko du langileak eskolan. IVAPek bertan behera utziko ditu eskolan hasi ez diren langileen eskaerak.

        Moduluz aldatzen diren ikasleen kasuan, hasiera-dataren erreferentea ikastaro trinkoa izango da:

        Ikastaro trinkotik 2 ordukora aldatzen diren ikasleek lehenik eta behin ikastaro trinkoa bukatu behar dute, eta ondoren aldatuko dira 2 orduko ikastarora.

        2 orduko ikastarotik trinkora aldatzen diren ikasleek 2 orduko ikastaroan jarraituko dute harik eta ikastaro trinkoa hasi arte.

        Zazpigarrena. Datuen babesa.

        Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra), Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta datuak babesteari buruz indarrean dagoen gainerako araudia betez, jakinarazten da izaera pertsonaleko datuak «EAEko administrazio publikoetako langileen euskalduntzea» izeneko tratamendu-jardueran sartuko direla. Tratamendu horren helburua izango da EAEko administrazio publikoetako langileen hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak kudeatzea eta ebaluatzea, eta, hala badagokio, programatzea eta bertaratzea gestionatzea, bai eta hizkuntza-gaikuntzagatik esleitutako ordu-kreditua kudeatzea ere.

        Tratamendu horren arduraduna Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza izango da, eta bertara edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko ordezkariarengana jo daiteke datuak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko, eramangarriak izateko, datuon tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko, eta errebokatzeko eskubideak baliatzeko, baita aplikatu beharreko araudiak aurrez ikusitako beste edozein eskubide ere.

        Deialdi honetan parte hartzen duten pertsonei buruzko datuak EAEko langileen arloan eskumena duten erakundeei jakinaraziko zaizkie (bertaratzeari eta ebaluazioari buruzko informazioa); Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari, normalizazio-planaren betetze mailari buruzko ebaluazio-txostena egiteko (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 6. artikulua); eta HABEri Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeari (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betez). Datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legeak kontrakoa agintzen ez badu.

        Datuak babesteari buruzko informazio gehigarri eta xehatua hemen kontsultatu dezakezu:

        https://www.euskadi.eus/tratamendu-jardueren-erregistroa-tje/web01-aprat/eu/eu/contenidos/informacion/rat/eu_def/adjuntos/0215_eu.html

  1. Barnetegiko ikastaroak.

    Barnetegiko ikastaroak Zornotzako Aurten Bai barnetegian edo Lazkaoko Maizpide euskaltegian egin ahal izango dira ondorengo egutegien arabera:

    Maizpide (Lazkao): otsailak 10 ekainak 24.

    Aurten Bai (Zornotza): otsailak 10 ekainak 30.

    Barnetegiko ikastaroen egutegia nahiz ordutegia euskaltegien eskaintzaren arabera alda daitezke.

    IVAPek matrikularen eta egonaldiaren gastuak hartuko ditu bere gain.

  2. Bost orduko ikastaroak.

    Modulu honek egun osoko lan-liberazioa eskatuko du; izan ere, eskola orduez gain, ikasleak lan pertsonalerako behar duen denbora ere gehitu beharko da.

    Bost orduko ikastaroek, betiere, lauhileko iraupena izango dute. Deialdi honi dagokion bost orduko ikastaroa bigarren lauhilekoan egingo da eta honako iraupena izango du:

    Otsailak 10 ekainak 19 (hiru ebaluaketa egingo dira).

    2020ko apirilaren 14tik 17ra arteko egunak, biak barne, ez dira eskola egunak izango.

    IVAPek matrikula gastuak hartuko ditu bere gain.

  3. Modulu-aldaketak.

  1. Bost orduko ikastarotik bi orduko ikastarora:

    Bost orduko ikastarotik IVAPeko bi orduko talde batera aldatzen diren ikasleek ondorengo egutegia izango dute: otsailak 10 maiatzak 29.

    Matrikula-orriarekin eskolatzen diren ikasleek euskaltegiaren egutegia eta ordutegia jarraituko dute.

  2. Bi orduko ikastarotik bost orduko ikastarora:

    Bi orduko ikastarotik IVAPeko bost orduko taldera aldatzen diren ikasleek eranskin honen 2. puntuan adierazitako egutegia izango dute.

    Aldiz, matrikula-orriarekin eskolatzen diren ikasleek euskaltegiaren egutegia eta ordutegia jarraituko dute.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik