Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 21ekoa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez Giza Eskubideen 2019ko «René Cassin» saria ematen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5649
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/21
  • Argitaratze-data: 2019/12/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Instituzional; Justizia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren bidez (2013ko urriaren 24ko EHAA), Giza Eskubideen «René Cassin» saria arautzen da.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2019ko ekainaren 13ko Ebazpenaren bidez (2019ko ekainaren 28ko EHAA), Giza Eskubideen «René Cassin» sarirako deialdia egin zen.

Bilera egin du deialdia egiteko 2019ko ekainaren 13ko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera osatutako epaimahaiak, eta urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideei jarraituz, gaiari buruz eztabaidatu ondoren, epaitza arrazoitua eman eta ebazpen-proposamena egin zuen.

Hori dela eta, honako hau

Federico Mayor Zaragozari ematea Giza Eskubideen «René Cassin» saria, haren bizitzan zehar bakearen, hezkuntzaren eta giza eskubideen arloan egin dituen ekarpen garrantzitsuengatik.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 21a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.