Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 19koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2019ko ekitaldiko aurrekontu-kreditua handitzea, helburu honekin: laguntzak ematea Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 20 handiagoa edo hortik gorakoa den langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietan lehiakortasunaren hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresei. Indartu 2019 Programa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 5478
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/19
  • Argitaratze-data: 2019/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko apirilaren 17ko Aginduaren bidez arautu eta iragartzen da, 2019ko ekitaldirako, honako programa hau: Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 20 handiagoa edo hortik gorakoa den langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasunaren hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako laguntzen programa Indartu 2019 Programa (2019ko apirilaren 26ko EHAA, 79. zk.). Agindu horrek 12.000.000,00 euro bideratzen ditu xede horretarako.

Agindu horren 2. artikuluak Baliabide ekonomikoak hau xedatzen du:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legeak baimendutako kredituen arabera (2019ko ekitaldirako luzatuak), eta bat etorriz Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak IX. tituluan aurrekontuen luzapen-araubidearen gainean ezarritakoarekin, honako laguntza-deialdi honek nahikoa aurrekontu-estaldura dauka; horrela, bada, 12.000.000,00 eurokoak izango dira 1. artikuluaren xederako erabiliko diren baliabide ekonomikoak.

  2. Emango diren dirulaguntzen guztizko zenbatekoa ez da izango aipatutako kontsignaziotik gorakoa edo hura berritzetik ateratzen denetik gorakoa, betiere kreditu-loturaren erregimenarekin edo indarrean diren legeetan aurreikusitako aurrekontu-aldakuntzarekin bat etorriaz, eta laguntzak ebatzi baino lehen. Inguruabar hori gertatuko balitz, horren berri emango luke Industriako sailburuordeak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen bat argitaratuz. Ez da laguntza berririk emango zenbateko hori agortzen denean, eta gertakari hori publiko egin ondoren jasotzen diren eskabideak ez dira onartuko. Deialdi honen kargura gehienez jota eta guztira emango diren dirulaguntzen zenbatekoa ez da izango artikulu honetan kontsignatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrez gain, argitara emango da deialdi hau ebazteko aurrez ikusitako kreditua eguneratzen edo aldatzen bada.

    Azaldutakoa dela bide, ekitaldi honetan Indartu 2019 Programara aurkeztu diren eskabideetatik ahalik eta kopuru handienari erantzun ahal izateko, hau

Lehenengoa. Jakinaraztea 2.000.000,00 euro gehitu zaizkiola, ekitaldi honetarako, 2019ko apirilaren 17ko Aginduan kontsignatutako aurrekontu-kredituari. Agindu horren bidez arautu eta argitaratu zen, 2019ko ekitaldirako, honako programa honen deialdia: Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 20 handiagoa edo hortik gorakoa den langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasunaren hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako laguntzen programa Indartu 2019 Programa. Agindu horrek 12.000.000,00 euro bideratzen zituen xede horretarako.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 19a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik