Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 19koa, Industriako sailburuordearena, 2019ko ekitaldiko aurrekontu-kredituaren gehikuntza argitaratzeko dena, zeinaren xedea baita krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ematea -Bideratu Berria programa-.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 5477
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/19
  • Argitaratze-data: 2019/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ekonomia; Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 17ko Aginduak arautzen du Bideratu Berria programa. Programa horren bidez, krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dira (2017ko urriaren 24ko EHAA, 203. zk.).

2019ko apirilaren 15eko Ebazpenaren bidez argitaratu da krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzen 2019ko deialdia (2019ko maiatzaren 6ko EHAA, 83. zk.), eta, xede horretarako, 2.400.000,00 euro bideratu ditu ebazpen horrek.

Aipatutako ebazpenaren 2. artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, deialdi honen kargura gehienez jota eta guztira emango diren dirulaguntzen zenbatekoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, hau da, 2.400.000,00 eurotik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrez gain, argitara emango da deialdi hau ebazteko aurrez ikusitako kreditua eguneratzen edo aldatzen bada.

Azaldutakoa dela bide, krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen Bideratu Berria programan aurkeztu diren eskabideetatik ahalik eta kopuru handienari erantzun ahal izateko, ekitaldi honetan hau

Lehenengoa. 2019ko apirilaren 15eko Ebazpenean kontsignatutako aurrekontu-kreditua 2.150.000,00 euro handitzea argitaratzea. Ebazpen horren bidez argitaratu zen krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzen deialdia, 2.400.000,00 euroko diru-kopuruarekin. Ondorioz, guztira, 4.550.000,00 euro bideratuko dira 2019ko ekitaldiko Bideratu Berria programara.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 19a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik