Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 18koa, Funtzio Publikoko sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileen hautaketa arautzen duen Aginduaren proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5495
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/18
  • Argitaratze-data: 2019/11/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autobernuko Sailak honako proiektu hau prestatu du: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileen hautaketa arautzen duen Agindua. Proiektu hori Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu behar da.

Horregatik, legezko erregulazio hori betetzeko, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman zituen, batetik, 2019ko urriaren 31ko Agindua, zeinaren bidez hasiera eman baitzitzaion proiektua prestatu eta izapidetzeko prozesuari, eta, bestetik, 2019ko azaroaren 14ko Agindua, aurretik proiektu hori onartzeko dena.

8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz, herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Proiektuaren xedea da aldi baterako langileen hautaketa arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, haren erakunde autonomoetan eta Administrazio Orokorrari lotutako zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan sortzen diren beharrak betetzeko.

Proposatutako araudiak lan-poltsetako kideei eta herritar guztiei eragingo die, langileen hautaketa eta lan-eskaintzari buruzko aldeak arautzen baititu: lan-poltsen eraketa eta zabaltzeko sistemak, hautagaien araubide juridikoa nahiz beraien eskubideak eta betebeharrak; lan-eskaintzak bide elektronikoen bidez kudeatzea, lan-eskaintzen gaineko lehentasunak (zerbitzu-mota, lanaldia, ordutegia eta eremu geografikoa) eta Atari berria, non eskuragarri egongo baita lan-poltsen informazio guztia, eta, era berean, hautagaien eta Administrazioaren komunikazio-bidea izango baita.

Hori dela eta, Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, aipatutako proiektua jendaurrean jartzen da, eta, horretarako, hogei egun balioduneko epea ezartzen da; epe hori iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da.

Azaldutako guztiagatik, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 4.c) eta 16. artikuluetan xedatuarekin bat, honako hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileen hautaketa arautzeko den Aginduaren proiektua. Epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da.

Bigarrena. Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Saileko Funtzio Publikoko Sailburuordetzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (www.euskadi.eus web-orrialdean).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 18a.

Funtzio Publikoko sailburuordea,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik