Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 14koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez onura publikoko deklaratzen baitira «TEA Muskiz cto.9 (Somorrostro 2)» eta «TEA Muskiz cto.10 (Somorrostro 1)» izeneko 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoak, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko xedez, TEA Muskizetik 9008 euskarrira arteko tartean, Muzkiz eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena (Bizkaia) udal-mugarteetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5536
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/14
  • Argitaratze-data: 2019/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erref.: IFT/YMM.

Esp.: 48-AT-I-2017-36.

  1. 2017ko urriaren 4an, Iberdrola Distribución Electrica SAU enpresak (egoitza: San Adrian etorbidea 48, Bilbo), eskatu zuen linea horiek onura publikokoak direla deklaratzeko, linea horien zortasuna handitzeak ukitzen dituzten ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatzeko xedez; izan ere, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaldu nahi du. Halaber, enpresak dagokion dokumentazioa aurkeztu zuen, Energia eta Meategietako zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzeko xedez.

  2. Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribucion Electrica SAU enpresaren aipatutako eskabidea jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratu zen, 2017ko abenduaren 7ko BAOn, 2017ko abenduaren 5eko EHAAn, eta 2017ko abenduaren 1eko El Correo egunkarian. Harekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

  3. 2017ko azaroaren 28an, ofizio bana igorri zitzaien Muzkizko eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalei, aipaturiko iragarkia udaletxeetako iragarki-oholetan jar zezaten. Era berean, 2017ko azaroaren 28an, udal horiei, ADIFi, URAri eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu zitzaien txostena egiteko eta bertan adierazteko instalazioaren onura publikoko deklarazioa egokia zen ala ez, eta, hala bazegokion, egoki ikusten zituzten baldintza teknikoak aurkezteko. Muskizko Udalari eta ADIFi berriz egin zitzaien eskaera 2018ko apirilaren 20an.

  4. Arauzko epeetan, 2017ko abenduaren 27an, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako Udalak adierazi zuen ez zegoela ados eskatutako baimenekin, ezarri nahi zen zortasunaren ezaugarriak kontuan hartuta; izan ere, haren ustez, zortasunak argia, lineala eta jarraitua izan behar zuen linean zehar.

    Halaber, adierazi zuen ezen, obra egiteko eta kalte-ordaina kalkulatzeko garaian, kontuan hartu behar zela zenbait lurzati errentarien esku zeudela. Azkenik, 9. poligonoko 330. lurzatiko inausketa baldintzapean jarri zuen, uste baitzuen ingurumen-balio berezia daukala.

    Eskatzaileak adierazi zuen ez zegoela ados udal horren iritziekin, alderdi ekonomikoei dagokienez.

    OINARRI JURIDIKOAK

    Bat. Hauetan ezarritako arauzko izapideak bete dira espedientean: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua, eta bat datorren gainerako legedia.

    Bi. Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta, deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta urgentziaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

    Horrenbestez, honako hau

Berariaz deklaratzea onura publikokoak direla «TEA Muskiz cto.9 (Somorrostro 2)» eta «TEA Muskiz´po cto.10 (Somorrostro 1)» deritzen 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoak, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko xedez, TEA Muskizetik 9008 euskarrira arteko tartean, Muskiz eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena udal-mugarteetan.

Deklarazio horrek berekin dakar, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Saileko Zerbitzu zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren arabera.

Bilbao, 2019ko azaroaren 14a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik