Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 11koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita noiz jarri den, Gurenet atarian, 2019ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez deitutako prozedurako zenbait lanposturen behin betiko atxikipenak eta zerbitzu-eginkizunak erabaki dituen Ebazpena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 5397
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/11
  • Argitaratze-data: 2019/11/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa; Herrizaingoa

Testu legala

Segurtasuneko sailburuordearen 2019ko irailaren 16ko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatiaren 2. atalean ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez urriaren 3ko EHAA, 188. zk. deialdia egiten da Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzako Eskala Goreneko eta Betearazpen Eskalako zenbait lanpostu izendapen aske bidez behin betiko betetzeko prozedurarako C186 eta zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako C187); eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 14.2.d) artikuluak, apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuak aldatua, ematen dizkidan eskumenekin bat etorriz, honako hau