Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 6koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, jakinarazten duena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean argitaratu dela 2019ko urriaren 29ko Ebazpena, zeinaren bidez 26048 zenbaki profesionala duen praktiketako agentea izendatzen baita Ertzaintzako karrerako funtzionario, oinarrizko eskalako agente kategoriarekin.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 5246
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/06
  • Argitaratze-data: 2019/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

EAEko Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez (apirilaren 25eko EHAA, 77. zk.,), Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egin zen. Ebazpen horren 15. oinarriarekin bat etorriz, eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren (apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatua) 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Jakitera ematea 2019ko urriaren 30an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko urriaren 29ko Ebazpena, zeinaren bidez 26048 zenbaki profesionala duen praktiketako agentea izendatzen baita Ertzaintzako karrerako funtzionario, oinarrizko eskalako agente kategoriarekin.

Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 6a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.