Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 5ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 659. ikastarotik 662. ikastarora bitarteko ikasleei txartel hauek emateko: produktu fitosanitarioak aplikatzeko oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 221
  • Hurrenkera-zk.: 5367
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/05
  • Argitaratze-data: 2019/11/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Ikastaro hauek antolatu dira:

659. ikastaroa, EHNE Nafarroa sindikatuak Anoetan emandakoa: produktu fitosanitarioak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

660. ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk emandakoa: produktu fitosanitarioak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

661. ikastaroa, Fundación Laboral de la Construcción fundazioak Ortuellan emandakoa: produktu fitosanitarioak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

662. ikastaroa, titulua baliozkotzea, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioak aplikatzekoak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian oinarrizko mailari dagokionez, eta B zatian maila kualifikatuari dagokionez jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira lau ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C motako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena. Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, hauek:

Lehenengoa. Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Nekazaritzan produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:

  1. 659. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako I. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

  2. 660. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen II. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

  3. 661. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen III. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

  4. 662. ikastaroko maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, ebazpen honen IV. eranskinean jasotako zerrendetan diren pertsonentzat.

    Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 5a.

    Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

    JORGE GARBISU BUESA.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik