Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko urriaren 29koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2019ko uztailaren 17ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen diru-zuzkiduraren zenbateko berria. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen 2019ko deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 13
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/10/29
  • Argitaratze-data: 2020/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 17ko Aginduaren bidez (2019ko uztailaren 31ko EHAA, 144. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen deialdia egin zen.

Agindu horren seigarren oinarriak laguntzetarako gehieneko zuzkidura osoa ezartzen du; hala, laguntzok finantzatzeko, 1.900.000 euroko aurrekontu-kredituak erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura, honela banatuta: 1.672.000 euro oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako; 38.000 euro, I+G+B proiektuekin lotutako bideragarritasun teknikoko azterlanetarako, eta 190.000 euro, antolaketaren arloko berrikuntzarako.

2019ko uztailaren 17ko Aginduaren seigarren oinarriko 2. lerrokadak ezartzen duenez, laguntzaren zenbateko osoa handitu daiteke, baldin eta aurrekontuetan horretarako dirua badago, beste laguntza-programa batzuetan izandako soberakina dela eta.

Lerrokada horretan bertan ezartzen denez, gehikuntza hori laguntzak esleitzeko ebazpena eman baino lehen egin beharko da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Ildo horretatik, beharrezkoak diren izapideak egin ondoren, erabaki da 300.000 euro gehitzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen deialdirako kreditua, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura. Zenbateko hori oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako erabiliko da.

Aurrekontu-gehikuntza horren ondorioz, 2.200.000 eurokoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura 2019ko deialdirako onartutako zenbateko osoa, honela banatuta: 1.972.000 euro oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako; 38.000 euro, I+G+B proiektuekin lotutako bideragarritasun teknikoko azterlanetarako, eta 190.000 euro, antolaketaren arloko berrikuntzarako.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 6.n) artikuluan jasotako eskumena baliatuz, eta aintzat hartuta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 24ko Aginduaren laugarren oinarriko 4. paragrafoan ezarritakoa (agindu horren bidez, otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzen deialdiaren oinarriak onartu ziren 2019rako; dekretu horretan, hain zuzen, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen da), honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea handitu dela Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 17ko Aginduaren bidez (2019ko uztailaren 31ko EHAA, 144. zk.) deitutako laguntzetarako gehieneko diru-zuzkidura osoa. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen deialdia egin zen.

Bigarrena. 300.000 euro gehitu da gehieneko diru-zuzkidura osoa Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura. Zenbateko hori oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako erabiliko da.

Hirrugarrena. Aurrekontu-gehikuntza horren ondorioz, 2.200.000 eurokoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura 2019ko deialdirako onartutako zenbateko osoa, honela banatuta: 1.972.000 euro oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako; 38.000 euro, I+G+B proiektuekin lotutako bideragarritasun teknikoko azterlanetarako, eta 190.000 euro, antolaketaren arloko berrikuntzarako.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 29a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.