Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko urriaren 29koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzetara bideratutako diru-zuzkiduraren zenbateko berria. Dekretu horren bidez, Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen da; laguntza horietarako 2019ko ekitaldiko deialdia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 24ko Aginduaren bidez egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 12
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/10/29
  • Argitaratze-data: 2020/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 24ko Aginduaren bidez (2019ko abuztuaren 9ko EHAA, 150. zk.), otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzen deialdia egin zen. Dekretu horretan, hain zuzen ere, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen da.

Agindu horren laugarren oinarriak laguntzetarako gehieneko zuzkidura osoa ezartzen du; hala, laguntzok finantzatzeko, 250.000 euroko aurrekontu-kredituak erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura, honela banatuta: 150.000 euro II. kapituluari dagozkio; 50.000 euro III. kapituluari; 2.500 euro IV. kapituluari; 7.500 euro V. kapituluari; 27.500 euro VI. kapituluari; 5.000 euro VII. kapituluari, eta 7.500 euro VIII. kapituluari.

Halaber, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren babespean, 1.000.000 eurokoa da aurrekontu-kreditua. Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak dagozkion ordainketak eginda aplikatuko da zenbateko hori.

2019ko uztailaren 24ko Aginduaren laugarren oinarriko 4. lerrokadak ezartzen duenez, laguntzaren zenbateko osoa handitu daiteke, baldin eta aurrekontuetan horretarako dirua badago, beste laguntza-programa batzuetan izandako soberakina dela eta.

Lerrokada horretan bertan ezartzen denez, gehikuntza hori laguntzak esleitzeko ebazpena eman baino lehen egin beharko da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Ildo horretatik, beharrezkoak diren izapideak egin ondoren, erabaki da 200.000 euro gehitzea otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan ezarritako lankidetzarako laguntzen deialdirako kreditua, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura, honela banatuta: 130.000 euro II. kapituluari dagozkio; 50.000 euro III. kapituluari, eta 20.000 euro VI. kapituluari.

Aurrekontu-gehikuntza horren ondorioz, 450.000 eurokoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura 2019ko deialdirako onartutako zenbateko osoa, honela banatuta: 280.000 euro II. kapituluari dagozkio; 100.000 euro III. kapituluari; 2.500 euro IV. kapituluari; 7.500 euro V. kapituluari; 47.500 euro VI. kapituluari; 5.000 euro VII. kapituluari, eta 7.500 euro VIII. kapituluari.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 6.n) artikuluan jasotako eskumena baliatuz, eta aintzat hartuta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 24ko Aginduaren laugarren oinarriko 4. paragrafoan ezarritakoa (agindu horren bidez, otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzen deialdiaren oinarriak onartu ziren 2019rako; dekretu horretan, hain zuzen, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen da), honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea handitu dela Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 24ko Aginduaren bidez (2019ko abuztuaren 9ko EHAA, 150. zk.) deitutako laguntzetarako gehieneko diru-zuzkidura osoa (agindu horren bidez, otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzen deialdia egin zen; dekretu horretan, hain zuzen, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen da).

Bigarrena. 200.000 euro gehitu da gehieneko diru-zuzkidura osoa Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura, honela banatuta: 130.000 euro II. kapituluari dagozkio; 50.000 euro III. kapituluari, eta 20.000 euro VI. kapituluari.

Hirugarrena. Aurrekontu-gehikuntza horren ondorioz, 450.000 eurokoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura 2019ko deialdirako onartutako zenbateko osoa, honela banatuta: 280.000 euro II. kapituluari dagozkio; 100.000 euro III. kapituluari; 2.500 euro IV. kapituluari; 7.500 euro V. kapituluari; 47.500 euro VI. kapituluari; 5.000 euro VII. kapituluari, eta 7.500 euro VIII. kapituluari.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 29a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.