Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019 urriaren 29koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita «ETSko Usurbilgo Trakzioko Azpiestazio Elektrikoaren Eraikuntza Proiektuak» ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda eta titularrei deialdia egiten baitzaie, okupazioaren aurreko aktak egiteko ekitaldirako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 5234
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/10/29
  • Argitaratze-data: 2019/11/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2019ko ekainaren 11ko Ebazpenaren bidez, «ETSko Usurbilgo Trakzioko Azpiestazio Elektrikoaren Eraikuntza Proiektua» onetsi zen.

Proiektuaren helburua 2010ean idatzitako Usurbilgo Trakzioko Azpiestazio Elektrikoaren Eraikuntza Proiektua, Euskal Trenbide Sareko Bilbao-Donostia lineakoa, egokitzea eta eguneratzea da, betiere ustiapen irizpide berriak eta aurrerakuntza teknologikoak aintzat hartuta. Proiektu hori Eusko Tren XXI Plan Estrategikoaren (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Trenbide Sareko Lurralde Plan Sektorialean kokatuta) bildutako jarduera-multzoaren barruan zenbait instalazio eraberritzeko proiektu moduan idatzi zen.

Proiektu honen xedetzat hartuko dugu, halaber, azpiestazioko komunikazio ekipo egokiaren definizioa azpiestazioak ETSko komunikazio-sarearekin bate gin dezan, baita hargune elektrikoen dimentsionamendua, eta kableen ekipamendua eta hoditeria kanalizazioan ere.

Lurzoruak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, Proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazioa biltzen du. Horretarako, desjabetzen eranskinean lurzatien zerrenda eta planoak azaltzen ditu.

2019ko irailaren 10eko Garraio Azpiegituren zuzendariaren Ebazpenaren bidez, proiektua burutzeko behar ziren ondasunak eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei jakinarazi zitzaien eta hainbat lekutan argitaratu zen: 2019ko urriaren 2an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Noticias de Gipuzkoa eta El Diario Vasco egunkarietan, eta 2019ko urriaren 4an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Era berean, aipatutako ondasunen eta eskubideen zerrenda Usurbilgo udaletxeko iragarki-oholean jarri zen.

Tramite horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Organo honek eskumena du garraio-azpiegituraren arloan jarduerak betearazteko beharrezko desjabetze-espedienteak tramitatzeko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 22.1.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera. Dekretu horrek indarrean dirau Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrean xedatutakoarekin bat (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatu ziren).

Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten oinarrizko proiektuak edo trenbide-lineak, horien tarteak edo tren-azpiegituraren beste elementu batzuk eraikitzeko proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onartzen direnean, onespenak berekin dakar onura publikoaren edo gizarte-intereseko deklarazioa, lursail horiek okupatu beharra izatea eta okupazio hori premiazkotzat deklaratzea ere, ukitutako eta identifikatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, eta horrek ahalmena ematen dio administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, proiektuaren eraginpeko lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da, eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.

Beraz, eta ikusita aurrekariak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak, honako hau

Lehenengoa. «ETSko Usurbilgo Trakzioko Azpiestazio Elektrikoaren Eraikuntza Proiektuak» ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda onartzea, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.

Bigarrena. Zerrenda horretan agertzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan adierazitako egunean eta orduan Usurbilgo Udaletxera ager daitezen ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko, eta, hala badagokio, ondasun eta eskubide horiek formalki okupatzeko. Beharrezkoa izanez gero, eta interesdunak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.

Ekintza horretara interesdunek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute, eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu ondorengo egunetik aurrera.

Eta hala jakinarazten da, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 29a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik