Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko urriaren 28koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko 2019ko azaroan iraungi diren lankidetza-hitzarmenen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 5174
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/10/28
  • Argitaratze-data: 2019/11/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak

Testu legala

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren babesean (aldi baterako indarrean egon zena, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen laugarren xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraikiz), Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmenak sinatu zituen ebazpen honen eranskinean azaltzen diren udalekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko.

Hitzarmen horien bidez, herritarrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei zuzentzen dizkioten eskabideak, idazkiak eta jakinarazpenak udalen erregistroetan aurkeztu ahal izango dituzte, eraginkortasun osoz.

Hitzarmenen seigarren klausulak ezartzen du, hitzarmenen indarraldia ezartzean, lau urtez egongo dela indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita, eta, Administrazio sinatzaileetako batek, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmena, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko dela.

Hitzarmenetan aurreikusitako epea amaitu denez, iraungi egin dira Eusko Jaurlaritzaren eta eranskinean aipatzen diren udalen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenak.

Era berean, aipatutako klausulak aurreikusten du hitzarmen horien iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Udalaren iragarki taulan argitaratuko dela.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta, batetik, hitzarmenen seigarren klausula, eta bestetik, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10. artikulua, honako hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik