Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko urriaren 28koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratu diren zenbait ebazpen Segurtasun Sailaren Gurenet atarian, 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bederatzigarren oinarriak aurreikusten duena betetzeko (C168, C169 eta C170).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 5149
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/10/28
  • Argitaratze-data: 2019/11/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi eta argitaratu zen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko izendapen askearen (C168) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C169 eta C170) sistemen bidez. Bada, ebazpen horren hirugarren atalean ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatuta emandako eskumenak baliatuz, honako hau

Jakinaraztea Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2019ko urriaren 10ean eta 28an, hurrenez hurren, argitaratu direla Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko urriaren 10eko eta 25eko ebazpenak. Aipatutako lehenengo ebazpenaren bidez, deialdiaren bederatzigarren oinarriaren 1. atala betetzeko hornitu beharreko zuzkiduren zerrenda handitzen da; eta, bigarren ebazpenaren bidez, bederatzigarren oinarriaren 2. atalak xedatutakoa ere betearazten da. Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bitartez egin zen deialdia, Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzako lanpostuak hornitzeko izendapen aske eta merezimendu berezien bidezko prozeduran (C168, C169 eta C170).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 28a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik