Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko urriaren 24koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira dirulaguntza izango duten jardueren zerrenda eta dirulaguntza ukatu zaien eskaeren zerrenda; dirulaguntzak pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin esku hartze soziala duten jardueretarako dira, eta laguntza-eskaerak Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko abenduaren 12ko Aginduaren babespean aurkeztu dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 105
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/10/24
  • Argitaratze-data: 2020/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Agindu horretan egin da 2019ko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusita dagoena.

Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 13. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, Gizarte Zerbitzuen zuzendariari dagokio balorazio-batzordeak egindako proposamenak aztertzea eta, horren ostean, dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenak ematea eta EHAAn argitara daitezela agintzea.

Ebazpena jakinarazi ondoren, EHAAn eman behar da argitara.

Horrenbestez, honako hau

Argitara ematea, denek jakin dezaten, zer laguntza eman den (I. eranskina) eta zer eskaera ukatu den (II. eranskina), Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez egindako deialdiko dirulaguntzei dagokienez, pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin esku-hartze soziala duten dirulaguntzen lerroan. Agindu horretan egin da 2019ko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusita dagoena.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 24a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO..

(Ikus .PDF)