Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko urriaren 24koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira dirulaguntza izango duten jardueren zerrenda eta dirulaguntza ukatu zaien eskaeren zerrenda; dirulaguntzak gizarte arloko esku-hartzerako ezagutzaren kudeaketarako jardueretarako dira, eta laguntza-eskaerak Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko abenduaren 12ko Aginduaren babespean aurkeztu dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 5346
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/10/24
  • Argitaratze-data: 2019/11/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Agindu horretan egin da 2019ko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusita dagoena.

Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 13. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, Gizarte Zerbitzuen zuzendariari dagokio balorazio-batzordeak egindako proposamenak aztertzea eta, horren ostean, dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenak ematea eta EHAAn argitara daitezela agintzea.

Ebazpena jakinarazi ondoren, EHAAn eman behar da argitara.

Horrenbestez, honako hau