Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko urriaren 22koa, Kanpo Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Quebec eskualde estrategikoarekin lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzetarako 2019-2020ko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 4959
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/10/22
  • Argitaratze-data: 2019/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Ekonomia

Testu legala

Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren bidez, Bazkide Estrategikoen Sareko kanpoko eskualdeekin lankidetza teknikoan aritzeko proiektuei laguntzak ematea arautzen da.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2019ko uztailaren 10eko Ebazpenaren bitartez, Quebec eskualde estrategikoarekin lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzetarako deialdia egin zen 2019-2020rako.

Deialdiaren ebazpeneko 7. artikuluarekin bat etorriz horretarako izendatu zen balorazio-batzordeak dirulaguntzak emateko egin duen proposamena aztertuta, honako hau

Lehenengoa. Bazter uztea I. eranskinean ageri den erakundeak aurkeztutako eskabidea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena. II. eranskinean zerrendatutako erakundeei ematea Quebec eskualde estrategikoarekin lankidetza teknikoko proiektuak egiteko 2019-2020rako laguntzak, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Hirugarrena. Dirulaguntzak ukatzea III. eranskinean zerrendatutako erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 22a.

Kanpo Harremanetarako zuzendaria,

LEYRE MADARIAGA GANGOITI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.