Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko urriaren 21ekoa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteak edo Fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko prestatutako proiektuak egiteko 2019ko dirulaguntzen deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 5031
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/10/21
  • Argitaratze-data: 2019/10/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2019ko uztailaren 17ko Ebazpenaren bidez (2019ko uztailaren 29ko EHAA, 142. zk.), Elkarteek edo Fundazioek memoria demokratikoa berreskuratzeko prestatutako proiektuak egiteko 2019ko dirulaguntzen deialdia egiten da.

Ikusi da ebazpen horren 12. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Onartzea I. eranskinean ageri diren erakundeek atzera egiteko aurkeztutako eskaerak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena. Ez onartzea II. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena. Laguntzak ematea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoetan.

Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbao, 2019ko urriaren 21a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.