Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko urriaren 14koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bitartez jendaurrean jartzen da Berdintasunaren aldeko 2019ko Emakunde Sarirako epaimahaiaren osaera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 4937
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/10/14
  • Argitaratze-data: 2019/10/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria sortzen eta arautzen duen irailaren 12ko 166/2006 Dekretuaren 1.2 artikuluari jarraikiz, urteroko deialdia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak emandako ebazpen baten bitartez egin behar da. Beraz, 2019ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2019ko Emakunde Sariaren deialdia egin da (irailaren 2ko EHAA, 165. zk.). Sari horren helburua da emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lanean nabarmendu diren pertsona fisikoen edo juridikoen (publikoak nahiz pribatuak) jarduera azpimarratzea eta aitortzea. Izan ere, pertsona horiek, hainbat ekintza, lan edo proiektu bultzatuta, emakumezkoen lana eta horien ahalduntzea aitortzeko alderdi garrantzitsuak hobetu dituzte, edo, euren ibilbidearen bitartez, emakumeen garrantzia balioesteko eta duintzeko lanean nabarmen laguntzen dute, edo Euskal Herrian sexuen arteko aukera- eta eskubide-berdintasuna sustatzeko lanean nabarmendu dira.

Dekretu horren 3. artikuluaren arabera, epaimahai bat osatuko da saria nori eman proposatzeko, eta erabaki hori jendaurrean jarriko da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori, hain zuzen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, saria emateko ebazpena argitaratu baino hilabete lehenago, gutxienez.

Horren ondorioz, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko ezintasuna justifikatu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzea nork osatuko duen Berdintasunaren aldeko 2019ko Emakunde Sariaren epaimahaia:

Mahaiburua:

Izaskun Landaida Larizgoitia andrea.

Idazkaria:

Zuriñe Elordi Romero andrea.

Epaimahaikideak:

Ramiro González Vicente jauna.

Teresa Laespada Martínez andrea.

Maite Peña López andrea.

Sonia González Ubierna andrea.

Jose Benito Riviere Aranda jauna.

Marian Parra Salado andrea.

Marta Macho Stadler andrea.

Leire Beiztegui Amor andrea.

Ordezko epaimahaikideak:

Nerea Melgosa Vega andrea.

Patricia Campelo Martinez andrea.

Aintzane Gutiérrez Perea andrea.

Manuela Cubero Lejarza andrea.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzietako epaitegi egokian, bi hileko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 14a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.