Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko urriaren 2koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, hazitarako aleak egokitzeko jarduerak egiteko baimena ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 202
  • Hurrenkera-zk.: 4898
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/10/02
  • Argitaratze-data: 2019/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2019ko irailaren 16an, Carlos Barredo Valderrama jaunak (NAN:*** 0681**), Cereales y Transportes del Alto Ebro, S.L.U.ren administratzaile bakarra den aldetik, baimena eskatu du Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan bere instalazioetan hazitarako aleak egokitzeko jarduerak egiteko.

Hazitarako aleak atontzeko jarduera Kontseiluaren 1994ko uztailaren 27ko 2100/94 (EE) Erregelamenduan (Erkidegoak landare-lorpenak babesteari buruzkoa) eta Batzordearen uztailaren 24ko 1768/95 (EE) Erregelamenduan arautzen dira. 1768/95 (EE) Erregelamenduan 2100/94 (EE) Erregelamenduaren 14. artikuluan adierazten den nekazaritzako salbuespena garatzeko arauak egokitzen dira.

Batzordearen 1768/95 (EE) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezartzen denez, estatu kideek beharrezko kalifikazio-betekizunak finkatu behar dituzte, nekazariaren ustiategitik kanpo, hazitarako aleak atontzeko jarduerak egiteko baimena duten establezimenduen zerrenda egin ahal izateko.

Beste alde batetik, azaroaren 14ko 1709/1997 Errege Dekretuak Batzordearen 1768/95 (EE) Erregelamenduaren 13. artikulua garatzen du. Errege-dekretu horren 1.2 artikuluan xedatzen denez, autonomia-erkidegoen organo eskudunek eman behar dute halako jarduerak egiteko ezinbesteko baimena.

Aurreko araudia garatzeko, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak 1999ko urtarrilaren 22ko Agindua eman zuen, hazitarako aleak atontzeko jardueretarako baimen- eta kontrol-prozedurak arautzen dituena. Agindu horren 1.2 artikuluak ezartzen du Nekazaritzako zuzendariak baimena emango duela, Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak ikuskapen eta txosten teknikoa egin ondoren (bertan egiaztatuko du nahikoa baliabide dagoela hazitarako aleak atontzeko jarduerak egin ahal izateko). Baimenaren indarraldiari dagokionez, agindu horren 1.3 artikuluak ezartzen du bi urtekoa izango dela, baimena ematen den egunetik zenbatzen hasita, eta denbora-tarte berdinetan berritu ahal izango dela.

Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak eskaera aztertu ondoren, 2019ko irailaren 19an aldeko txostena eman da, kontuan hartuta eskatzailearen instalazioak nahikoak direla, behar bezala hornituta daudela eta hazitarako aleak egokitzeko araudia betetzeko beharrezko bitartekoak dituela.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 17.1.j) artikuluak emandako eskumenei jarraikiz, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuarekin lotuta, honako hau

Lehenengoa. Bi urterako baimena ematea Cereales y Transportes del Alto Ebro, S.L.U.ri hazitarako aleak egokitzeko jarduerak egiteko, bere eskaeraren arabera.

Bigarrena. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea baimen honek azaroaren 14ko 1709/1997 Errege Dekretuan eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1999ko urtarrilaren 22ko Aginduan ezarritako betekizunak eta betebeharrak bete behar dituela. Agindu horren bidez, hazitarako aleak egokitzeko jarduerak baimentzeko eta kontrolatzeko prozedura arautzen da.

Hirugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Laugarrena. Ebazpen honek ematen den egunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 2a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.