Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko irailaren 24koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutuaren legearen aurreproietua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kontsumobide; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4498
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/09/24
  • Argitaratze-data: 2019/10/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak dekretu-proiektu bat landu du, zeinaren bidez arautzen baita Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutuaren legearen aurreproietua; proiektu hori Xedapen orokorrak lantzeari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehazten duenaren arabera izapidetu behar da.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, entzunaldiaren izapidea bete behar da herritarren legezko eskubideei eta interesei eragiten dieten xedapen orokorrekin, eta, xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, informazioa jendaurrean jarriko da.

Horrenbestez, Xedapen orokorrak lantzeari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluaren arabera, proiektu hau jakinarazten da; horretarako, 20 egun balioduneko epea nahikoa dela uste da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hori guztia kontuan hartuta, eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzeko ekainaren 29ko 9/2007 Legearen 4. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Jendaurrean erakustea Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutuaren legearen aurreproietua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (euskadi.eus) eta Kontsumobide-Euskal Kontsumoko Euskal Institutuan (Done Jakue hiribidea 11, 01002 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 24a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik