Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko irailaren 23koa, Segurtasun Saileko Segurtasuneko sailburuordearena eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratu den Gurenet atarian izendapen askearen eta berariazko merezimendu lehiaketaren bidez Ertzaintzaren lanpostuak betetzeko prozedurako behin betiko lanpostuen esleipenak (C168, C169 eta C170) argitaratzen dituen ebazpena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 4546
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/09/23
  • Argitaratze-data: 2019/10/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak izendapen askeko sistemaren bidez (C168) eta berariazko merezimendu lehiaketaren sistemaren (C169 eta C170) bidez betetzeko deialdia onetsi eta argitaratu zen. Horrenbestez, ebazpen horren hirugarren atalean ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak (apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatutakoa) emandako eskumenak baliatuz, honako hau,

Jakinaraztea Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko irailaren 16ko Ebazpena 2019ko irailaren 16an argitaratu dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian. Aipatutako ebazpen horren bidez argitaratzen dira behin betiko esleipenak (C168, C169 eta C170), Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzako lanpostuak betetzeko izendapen aske eta berariazko merezimendu lehiaketaren bidezko deialdian (2019ko martxoaren 21eko Ebazpena).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 23a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.