Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko irailaren 20koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean noiz argitaratu den 2019ko irailaren 17ko Ebazpena, 22257 zenbaki profesionala duen funtzionarioa Oinarrizko Eskalako Agente Lehenaren kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 184
  • Hurrenkera-zk.: 4396
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/09/20
  • Argitaratze-data: 2019/09/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Funtzio publikoa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza-araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 51. artikuluarekin bat etorriz, eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau

Lehenengoa. Jakinarazten da 2019ko irailaren 18an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko irailaren 17ko Ebazpena, 22257 zenbaki profesionala duen funtzionarioa Oinarrizko Eskalako Agente Lehenaren kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Bigarrena. Ebazpen honetan ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 20a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik