Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko irailaren 18koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntzak deitzen dituena 2019. urterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4490
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/09/18
  • Argitaratze-data: 2019/10/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2019ko uztailaren 2ko Ebazpenaren (EHAA 134. zb, uztailaren 16koa) bidez, 2019. urterako dirulaguntzen deialdia egiten baita, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek memoria demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko.

Ebazpen horren 12. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

Lehenengoa. Onartzea I. eranskinean ageri den erakundeak atzera egiteko aurkeztutako eskabidea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena. Ez onartzea II. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.

Hirugarrena. Memoria demokratikoa berreskuratzeko liburu eta ikus-entzunezko proiektuak garatzeko laguntzak ematea III. eranskinean ageri diren erakundeei, erankinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbao, 2019ko irailaren 18a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)