Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko irailaren 9koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita noiz argitaratu den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean, ekainaren 27ko 7/2019 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorrita, zenbait kide Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzko ebazpena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 174
  • Hurrenkera-zk.: 4188
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/09/09
  • Argitaratze-data: 2019/09/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Poliziaren Legearen bosgarren aldaketari buruzko ekainaren 27ko 7/2019 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren 3. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren (apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatua) 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

Lehenengoa. Jakinarazten da 2019ko irailaren 6an argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko irailaren 6ko Ebazpena, Euskal Herriko Poliziaren Legearen bosgarren aldaketari buruzko ekainaren 27ko 7/2019 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorrita zenbait kide oinarrizko eskalako agente kategoriarekin Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Bigarrena. Ebazpen honetan ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 9a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik