Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko irailaren 5ekoa, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariarena, Gaztemundu Programaren 2019ko edizioan pertsona batek parte hartzeari uko egitea onartzen duena eta bere ordezkaria hautatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 11
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/09/05
  • Argitaratze-data: 2020/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2018ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bitartez (2018ko abenduaren 28ko EHAA, 249. zk., eta 2019ko urtarrilaren 31ko EHAA, 22. zk.), Gaztemundu programaren 2019ko deialdia egin zen, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 8. artikuluan ezarrita dagoena aplikatuz. Dekretu horren bidez, Gaztemundu programa arautu zen.

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren 2019ko maiatzaren 29ko Ebazpenaren bitartez (2019ko ekainaren 7ko EHAA, 107. zk.), Gaztemundu programaren 2019ko edizioko partehartzaileak aukeratu ziren.

Alejandro Fernández Sánchez Gaztemundu programaren 2019ko edizioan parte hartzeko aukeratua izan bada ere Kolonbiako Caldaseko «Fundación Centro de la Cultura Vasca Gure Mendietakoak» euskal etxekoa da (CO-2599 kodea), 2019ko irailaren 3an uko egin dio Gaztemundu Programaren 2019. urteko edizioan parte hartzeari.

Gaztemundu Programa arautzen duen abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, 2019ko maitzaren 29ko Ebazpenean ordezkoen zerrenda ere bazegoen uko-egite kasuetarako, betiere lortutako balorazioak ematen duen lehentasun-ordenaren arabera.

Ebazpen horren IV. eranskinean, ordezkoen zerrendaren lehenengoa Rocío Belén Medina Goñi zegoen, Argentinako Bahia Blancako «Unión Vasca Sociedad de Socorros Mutuos» euskal etxekoa (AR-2538 kodea), zeinek onartu egin baitu Gaztemunduko Programaren 2019ko edizioan parte hartzea, eta, ondorioz, bidezkoa da berari esleitzea parte-hartzea.

Horregatik guztiagatik, hau

Lehenengoa. Alejandro Fernández Sánchez jaunak 2019ko Gaztemundu programan parte hartzeari uko egitea onartzea.

Bigarrena. Rocío Belén Medina Goñi hautatzea 2019ko Gaztemundu programan parte hartzeko.

Hirugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 5a.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,

GORKA ALVAREZ ARAMBURU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.

Kanpo esteka (barruko eralbipenerako)

Ez dago kanpo-erreferentzirik.